Etxebarrian, orain 50 urte betetzen dituen EIKA enpresari egin dion bisitan, euskal kooperatibismoa defendatu du Iñigo Urkulluk, bere arabera, eredu arrakastatsua baita, enpresa lehiakorrak erdiesteko. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Lehendakariak eta gainerako gonbidatuek Lea-Artibai eskualdeko emakumeei lan egiteko aukera bat eskaintzeko helburuarekin jaiotako enpresa honen instalazioak zeharkatu dituzte.
Bisita honetan, bertako arduradunen aurrean, unerik zailenetan kooperatiba honek erakutsi duen “kemena” nabarmendu du Lehendakariak, eta EIKA “auzolan” adibidetzat ipini du. Era berean, Iñigo Urkulluk baieztatu du lana partekatzea ezinbestekoa dela, euskal industria sarea garatzeko, finkatzeko, eta “lehiakortasuna eta ongizatea” eskaintzeko.
“Gure konpromisoa – adierazi du – kolektiboa da eta izan behar da” eta lorpen gisara, azpimarratu du, gaur jakin ahal izan denez, Euskadik % 7ko langabezia tasa izan zuela iragan den urtearen laugarren hiruhilekoan, azken 15 urteetako daturik baxuena.
“Lorpen kolektibo horrek lankidetzan jarraitzeko arrazoi gehiago ematen dizkigu” – esanez bukatu du.
Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Iurretan, adineko pertsonei besarkada solidarioa…
Gaur goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, lau gazte atxilotu ditu, eta beste sei ikertu, istilu-liskar…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…