Categorías: albisteak-berriak

Eustatek gaur argitaratutako 2023ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen balorazioa

Eustatek gaur argitaratutako kontu ekonomikoen aurrerapenak adierazten duenez, euskal ekonomia % 1,8 hazi zen 2023an, eta tasa horrek apur bat gainditzen du Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak irailaren 6an egin zuen aurre-ikuspegia (% 1,7). Zifra horrek balio handiagoa hartzen du inguruan izan dituen zailtasunak kontuan hartzen badira: inflazio handia, moneta-politika murriztailea, ziurgabetasunez betetako ingurunea eta nazioarteko merkataritza baldintzatzen duten gatazka geopolitikoak. Horren froga da Euskal Autonomia Erkidegorako aipatutako hazkundearen eta eurogune osorako aurreikusten denaren ( % 0,5 ingurukoaren) arteko konparazioa.

Laugarren hiruhilekoari dagokionez, EAEko BPGd-aren hazkundea % 1,6koa izan da, Ekonomia Zuzendaritzak aurreikusitakoa baino bi hamarren handiagoa. Horri esker, euskal ekonomiak profil egonkorra izan du azken hiru hiruhilekoetan: % 1,5, % 1,7 eta % 1,6 (inguruko beste lurralde batzuetan entzuten diren balizko atzeraldiaren iragarpenetatik urrun). Gainera, Eustaten oharrak adierazten du euskal ekonomiaren hiru sektore nagusiek balio erantsia handitu dutela. Beraz, hazkunde orokortua da, jarduera baten edo bestearen une egokiaren mende ez dagoena.

Erritmo iraunkor hori lortu da urtean zehar enplegua oso modu esanguratsuan sortu delako. Eustatek urteko batez bestekoaren % 1,7an estimatzen du, hau da, lanaldi osoko 16.000 lanpostuko inguru dira. Atal honetan ere zertxobait gainditu dira Ekonomia Zuzendaritzaren aurreikuspenak, tasa apalxeagoa aurreikusi baitzen (% 1,3). Laugarren hiruhilekoari dagokionez, enpleguaren sorrera % 2,0koa izan zen, eta tasa horrek erritmoa suspertzea ematen du aditzera (Gizarte Segurantzako afiliazio-datuetan jadanik esplizitua da). Lanean hasten diren pertsonek kontsumorako joera handia dutela kontuan hartuta, espero izatekoa da Euskadiko lan-merkatuak bizi duen une onak barne-eskaria nabarmen handitzea datozen aldietan.

Azkenik, Eustatek gaur argitaratutako datu ofizialaren eta Ekonomia Zuzendaritzak irailean egindako aurreikuspenaren gertutasunak 2024rako egoera makroekonomikoa indartzen du, aurtengo aurrekontuetan txertatzen dena.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

3 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

9 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

9 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

9 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

1 día hace