Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosak Krai-Ukrainako Elkarteen Batasunari “elkartasuna, babesa eta indarra” helarazi dio “Putinen erasoaren aurkako borrokan, eraso hori Europa osoari sufrimendu handia eragiten ari baitzaio”

Bilbo, KRAI Ukrainako Elkarteen Batasunaren lehenengo biltzarra

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak KRAI – Ukrainako Elkarteen Batasunari “elkartasuna, babesa eta indarra” helarazi dio Bilbon, “Putinek sustatutako erasoaren eta okupazioaren aurkako borrokan, eraso horrek sufrimendu handia eragiten ari baitzaizue, baita Europa osoari ere”.

Melgosak Ukrainako Elkarteen Batasunaren lehenengo biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu du, eta eskerrak eman dizkie Oksana Demyanovych Ukrainako Elkarteen Batasunaren Euskadiko presidenteari  “biltzarra egiteko Bilbo eta Euskadi” aukeratu dutelako.

Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarreta ere izan den ekitaldi horretan, Nerea Melgosa sailburuak adierazi duenez, “lurralde honek, Euskadik, ondo ezagutzen du zer esanahi duen zuek bizi duzuenaren moduko eraso militar batek. Ia 80 urte dira Francoren kolpeak demokraziarekin amaitu zuela. Garai hartako euskal herritar askok ihes egin behar izan zuten eta beste herrialde batzuetan babesa aurkitu. Orduan, Ukrainak euskal herritarrak hartu zituen, diktadura sobietarrak okupatuta egonik ere”.

 “Han, Ukrainako Itsaso Beltzaren ertzean, zeuden hezkuntza-zentroak eta datxa deiturikoak, 1937tik euskal haur askori arreta eman zietenak beren irakasleen eta hezitzaileen bidez, Jarkov, Jerson, Odessa eta Kiev hirietan. Ez dugu haien laguntza ahazten. Batez ere, haurtzaroan eta gaztaroan hainbeste sufritu zuten gure senideek. Horrexegatik, hain zuzen, bereziki sentsibilizatuta gaude Ukrainak orain jasaten duen erasoarekin” gogorarazi du Melgosak.

Sailburuak azaldu duenez “ezagutzen nauzuenok badakizue lehenengo egunetik bertatik zuekin gaudela: Txernobylgo egoera bizi izan zutenen arretan parte hartzen dugu, Errusiaren inbasioa arbuiatzeko zuek antolatutako ekintzetan, Eguberrietako San Nikolai ospakizunean edo Alkandoren Egunean, zuen abesbatzak eta kultura-jarduerak babestu ditugu eta gero eta handiagoa da gure artean aspaldian bizi zaretenokin dugun adiskidetasuna”.

 “Ea Europak lehenbailehen amaitzen dituen Ukraina Europar Batasunean guztiz sartzeko tramiteak!” opa dio Nerea Melgosak bertaratu den kolektiboari, “horrek arras erraztuko ditu administrazio- eta gizarte-tramiteak. Gaur hasiko duzuen Biltzar honek modu positiboan trinkotuko du diseinatzen ari garen europar gizarte berri hori, batez ere Euskadin”.

Abandoko udal-bulegoan egindako topaketan, Oksana Demyanovych-ek azaldu duenez, hitzorduak bi helburu izan ditu: batetik, euskal agintariei eskerrak ematea errefuxiatuei, hirugarren sektoreko erakundeei eta kolektibo horiekin lan egiten duten profesionalei eta gizarte zibilari eskainitako lankidetzagatik eta laguntzagatik, eta, bestetik, Ukrainari eta ukrainarren kolektiboari laguntza eskaintzen jarraitzeko ezarritako aliantzak indartzea, eta KRAIren jardun-planak aurkeztea Ukrainako Elkarteen Batasunaren I. Biltzar Nazionalean eta Elena Muyar argazkilariaren Argazki Erakusketan, Zubiarteko «Itxaropena» proiektuan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Gobierno Vasco activa el proceso para recuperar 1.000 viviendas que perdieron la calificación de VPO

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…

2 horas hace

Osasun Departamentuak San Fermin jaietako 508 arreta propio eta Larrialdi zerbitzuetan 7.213 arreta egin ditu, 2024an baino % 9,11 gutxiago

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…

2 horas hace

Nafarroak beharrezkotzat jotzen du ahalik eta arinen aldatzea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema berri bat ezarriko duen araudia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikorako ekarpenen prozesua ireki du

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…

2 horas hace

Esnaola kontseilariak Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen ospea nabarmendu du 51. edizioaren inaugurazioan

MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…

2 horas hace

Detenidos en Hernani los conductores de tres furgonetas en las que viajaban 24 personas indocumentadas

La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…

2 horas hace