Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintza Gasteizko aisialdi-eremuetako oxido nitrosoaren salerosketa ikertzen ari da

2023ko bigarren seihilekoaz geroztik, Gasteizko Ertzain-etxeak oxido nitrosoaren salerosketarekin lotutako hiru ikerketa hasi ditu. Horien ondorioz, lau pertsona ikerketapean daude osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak hauteman du gora egin duela oxido nitrosoaren, “barrearen gasa” ere esaten zaionaren, kontsumoak, aisialdiarekin lotuta.  Substantzia hori erabiltzea baimenduta dago bai elikagaien industrian bai industria aeroespazialean, bai eta ospitale-erabilerako sendagai gisa ere, medikuak aginduta. Hala ere, gero eta gehiago detektatzen da aisialdiko eremuetan, modu ludikoan erabilita, eta horrek hainbat erreakzio eragin ditzake kontsumitzen duen pertsonaren organismoan, besteak beste, haluzinazioak, desorientazioa edo zorabioak.

Datu larri horien aurrean, Gasteizko Ertzain-etxeak substantzia horren salerosketan jarri du arreta, osasun publikoaren aurkako delitua baita. Orain arte, eginbideak ireki dituzte era horretako hiru deliturengatik Gasteizen, bai gaueko aisialdiko lokalen barruan bai kalean, eta, horren ondorioz, lau pertsona ikertu dituzte egitate horiengatik. Substantziaren salmenta eta kontsumoa erabat barneratuta dago giro horietan, eta, antza denez, legezko beste substantzia batzuen kontsumoarekin, esate baterako tabakoa katxinbetan erretzearekin, batera eskaintzen da, nahiz eta, berez, droga-trafikoaren delitua litzatekeen.  

Gasteizko Ertzain-etxetik Arabako Probintzia Fiskaltzarekin batera lanean jarraitzen dute substantzia horren salerosketa eragozteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

9 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

9 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

9 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

9 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

9 horas hace