24_0045 Lezo, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan
Servicio de prensa
2024-01-25
Pertsona bat hil da gaur, osteguna, goizeko lehenengo orduan, GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autok talka eginda gertatu den zirkulazio-istripuan.
Zoritxarreko istripua goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da GI-636 errepidean, Lezo Parean, bi autok talka egin dutenean. Autoetako bateko bidaiaria ia berehala hil da istripuak eragin dizkion lesioen ondorioz. Gizonaren bizia salbatzeko ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, eta bertara hurbildu den medikuak ziurtatu du heriotza. Beste gidaria ere zaurituta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute eta gero Donostia ospitalera eraman dute.
Talkaren ondoren, bidea itxita geratu da zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, zoritxarreko istripuaren arrazoiak argitzeko.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…