24_0056 Abadiño, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Labargorri mendian harrapatuta geratu den mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2024-01-30
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek Labargorri mendiaren hego-mendebaldeko aurpegian zegoen eta, haize zakarren ondorioz, bere kabuz jaitsi ezin zen 24 urteko gizon bat erreskatatu dute gaur goizean.
Gaur goizeko 10ak aldera, mendizale batek larrialdietako 112 telefono-zenbakiaren bidez jakinarazi du Abadiñon, Labargorri mendiaren hego-mendebaldeko aurpegiaren goiko partean, ez atzera ez aurrera gelditu dela. Mendizaleak adierazi duenez, ondo zegoen, baina ezin zen bere kabuz jaitsi baldintza klimatiko txarren ondorioz, haize zakarra baitzebilen.
Informazio horretan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu lekura. Bizkaiko suhiltzaileak ere mobilizatu dituzte. Haize zakarra zebilenez, azkenean airez erreskatatzea baztertu dute.
Erreskate taldeko kideak mendizalea zegoen lekura iritsi direnean, leku seguru batera jaitsi dute, eta bertatik mendizaleak bere kabuz jarraitu du bidea.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…