Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Artean, auto batean ihes egin eta polizia atzetik zutela 12 kilometroan gidatu ostean

Ertzaintzak bi pertsona, 26 urteko emakume bat eta 40 urteko gizon bat, atxilotu zituen joan den astelehenean Artean, Bizkaian. Emakumea agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik atxilotu zuten eta gizona atxilotzeko hainbat agindu judizial zituelako indarrean. Atxilotuek beste bi pertsonarekin batera ihes egin zuten euren autoan Ugao-Miraballesetik Artearaino, eta bertan atzeman zituzten. Autoaren gidaria bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik eta droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik ere ikertuko dute.

Herenegun, astelehenean, goizaldeko 01:40 aldera, Ugao-Miraballeseko Arandia auzoaren inguruan, auto bat, prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzaren ibilgailu bat ikustean, saihets-maniobrak egiten hasi zen.  Geldiarazten saiatu zirenean, gidariak ihes egin zuen, eta atzetik jarraitu zioten Arteako udal-barrutian, handik 12 kilometrora, geldiarazi zuten arte.  

Polizia-baliabideek atzeman zituztenean, kopilotuaren eserlekuan zihoan emakumeak ez zuen autotik atera nahi izan, eta agente bat jo eta lesionatu zuen. Horren aurrean, agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik arrastatu zuten. Gidaria, ondarean eta osasun publikoaren aurkako delituengatik aurrekariak dituena, ere atxilotu egin zuten, Errioxako hainbat epaitegik bideratutako eginbideengatik bilatzeko eta atxilotzeko aginduak baitzituen indarrean. 

Auto barruan ertzainek airsoft pistola simulatu bat eta kokaina, haxixa eta marihuana izan zitezkeen substantzia sorgorgarriak aurkitu zituzten, eta autoaren gidaria, beraz, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik ere ikertuko dute.

Polizia-eginbideak amaitzean, bi atxilotuak Durangoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zituzten, eta aske geratu ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

9 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

9 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

9 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

9 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

9 horas hace