Eibarko etxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Eibarko etxe batean ustez lapurreta egitea leporatuta. Dirudienez, arrastatu duten gizona leiho batetik sartu zen etxean, eta barruan zeuden pertsonak labana batekin mehatxatu zituen.

Joan den ostegunean, hilaren 8an, goizaldeko lauak aldera, gazte bat leihotik sartu zen Eibarko etxebizitza batean. Gero jarri zuten salaketan jasota dagoenez, gizonak dirua emateko esan zien etxean zeuden pertsonei, eta labana batekin mehatxatu zituen. Baina etxekoak euren logeletan sartu ziren, eta ezezagunak ihes egin zuen bere helburua lortu gabe.

Gertaeraren berri izan zutenean, Eibarko ertzain-etxetik ikertzen hasi ziren, eta, horri esker, identifikatu ahal izan zuten delituaren ustezko egilea.  Susmagarria atzo, ostirala, aurkitu zuten Ermuan, eta Udaltzaingoaren laguntzarekin atxilotu zuten.

Atxilotua, 18 urtekoa, epailearen eskuetan jarriko dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.