Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak Vicomtech Zentro Teknologikoa bisitatu du Adimen Artifizialeko teknologia aurreratuenak ezagutzeko

«Geldirik egotea da atzera egiten hasteko lehen urratsa»-esan du

Lehendakariak abangoardiaren, berrikuntzaren eta garapenaren aldeko apustua egiten jarraitzearen alde egin du, «arriskatzea baita mundu gero eta irekiago eta globalago batean lehiakorrak izaten jarraitzeko bidea». Iñigo Urkulluk Vicomtech Zentro Teknologikoa bisitatu du gaur goizean, Miramongo Parke Teknologikoan. Bertan, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Adimen Artifizialeko (IA) teknologia aurreratuenak ezagutu ditu.

Bisitaren ostean, Lehendakariak eskerrak eman dizkie zentro horretako arduradunei, IAren alde egindako apustu aitzindariagatik, eta ziurtatu du «aukera bikaina» dela hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko, nahiz eta gizartearen zati batek mehatxutzat hartzen duen, «ezezagunarekiko sentitzen dugun beldurragatik».

«Ideia bat partekatzen dugu: geldirik egotea da atzera egiten hasteko lehen urratsa.Horregatik, gure industria lehiakorra izaten jarraitzea nahi badugu, aberastasuna sortzen jarraitzea nahi badugu, ezinbestekoa da egunero berrasmatzea «– esan du.

Hitzaldiaren beste une batean, Iñigo Urkulluk ziurtatu du herri gisa aurrera egiten eta hazten jarraitzeko ezinbestekoa dela egonkortasun ekonomiko, instituzional eta soziala izatea, eta «inolako onurarik ez duen etengabeko borroka-girotik ihes egitearen» alde egin du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

8 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

8 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

20 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

20 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

20 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

1 día hace