Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono mugikor bat lapurtu ondoren. Lapurrak ihes egin du ostatatuek ustekabean harrapatu dutenean eta haietako batekin borrokatu ondoren.
Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Gros auzoan kale-jantzian zaintza-lanetan ari zen Donostiako Ertzain-etxeko patruila batek gizon bat ikusi du eskalatuz apartamentu bateko balkoiraino igotzen.
Agenteak berehala hurbildu dira bertara, eta ostatuan oihuak entzun ondoren, gizon bera balkoitik kalera jauzi egiten ikusi dute, eta une horretan atxiki dute identifikatzeko.
Jarraian, uniformedun patruilak bertaratu dira, eta agenteek ostatatuekin hitz egin dute. Agenteei esan dietenez, lo zeudenean esnatu egin dira gela barruan zarata bat entzutean, eta gizon bat ikusi dute, barruan hainbat gauza zituen euren poltsa bat eskuetan zuela. Gizonarekin borrokatu ondoren, hark poltsa askatu eta ihes egin du kalera jauzi eginez. Ihes egin duenean, telefono mugikor bat falta zitzaiela konturatu dira, eta agenteek gero kalean, lapurra ihesean erori den lekuan, aurkitu dute.
Horren aurrean, magrebtar jatorriko 25 urteko gizona, antzeko delituengatik aurrekariak dituena, atxilotu egin dute indarrez lapurreta egitearen delitua eta indarkeriaz lapurreta egitearena leporatuta.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak irekitzeko, eta, horiek amaitzean, epailearen eskuetan jarriko dute.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…