Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan ustez parte hartu izanagatik. Atxilotuak, beste bi pertsonarekin batera, lepoan zeraman urrezko katea kendu zion biktimari indarrez tira eginda, eta lurrera bota ere egin zuten.
zeraman urrezko katea kendu zion biktimari indarrez tira eginda, eta lurrera bota ere egin zuten.
Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera, lapurreta apirilaren 4ko arratsaldean gertatu zen, biktima, espainiar nazionalitateko 57 urteko emakumea, Gasteizko Arriaga Parkean zebilenean.
Bat-batean, antza denez, hiru pertsona hurbildu zitzaizkion atzetik eta heldu egin zioten, eta batek, indarkeriaz, lepoan zeraman urrezko katea kendu zion zintzilikario eta guzti. Gainera, ihes egin aurretik, lurrera bota zuten, eta beso batean lesioak eragin zizkioten.
Gasteizko Ertzain-etxetik egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan dute ustezko egileetako bat. Gizona atzo, osteguna, aurkitu zuten, eta indarkeriaz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.
Atxilotuak, magrebtar jatorriko 26 urteko gizonak, aurrekariak ditu batez ere jabetzaren aurkako delituengatik, eta epailearen eskuetan jarriko dute dagozkion eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzak zabalik du polizia-ikerketa beste bi inplikatuak aurkitzeko.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…