Categorías: albisteak-berriak

2030 Agenda Bonuen Programaren III. ediziorako deialdia egin da

2024-3-21.- Atzo argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2024ko martxoaren 12ko Ebazpena, 2030 Agenda Bonuen Programaren 2024rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena, 500.000 eurokoa. Programa honen helburua da 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) dibulgazio eta ezagutza sozialeko ekintzak sustatzea, bai eta herritarrek haren edukiari buruz parte hartzeko ekimenak ere, euskal elkarte-sareko erakundeei lagunduz, horiek dinamiza ditzaten.

2030 Agenda Bonuen Programaren hirugarren edizio honek aurreko bi dirulaguntza programen emaitza bera lortu nahi du; zehazki, dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo herritarren partaidetza-ekimenak ugaritzen laguntzea, eskala txikiko eta kalean bertan jarduketak sustatzeko aukera eskainiz. Horregatik, laguntza horien gehieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa da proiektu bakoitzeko, eta 25.000 eurokoa erakunde berak bultzatutako hainbat ekimenen baturagatik.

2030 Agenda Bonuen Programa 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programan aurreikusitako ekimen bat da. Dokumentu hori Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren Legegintzaldiko lan-plana da, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzeari dagokionez.

2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren diagnostikoaren arabera, funtsezko gakoa da GJHak zer diren eta zer esan nahi dutenari buruzko gizartearen ezjakintasun handia. Horregatik, «dibulgazio soziala eta herritarren inplikazioa» izan da legealdi-plan honen lehentasun nagusia azken urteotan.

Bonuen programa hori gizarte-ezjakintasun horri aurre egiteko ekimenetako bat da, dibulgazio-ikastaroekin, sortutako material didaktikoekin, informazio-kanpainekin edo Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin edo Zinemaldiarekin egindako lankidetzekin batera, besteak beste.

2030 Agenda Bonuen Programaren I. edizioari esker, 2022an 50 gizarte-erakunderi laguntza eman zitzaien, guztira 100 dibulgazio-, prestakuntza- edo elkarrizketa- eta partaidetza-proiektu garatzeko, Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez. 2023an hedatutako II. edizioak 68 gizarte-entitateren artean banatu zituen dirulaguntza horiek, 2030 Agendari lotutako 128 dibulgazio-, prestakuntza- edo elkarrizketa- eta partaidetza-proiektu garatzeko.

Azken batean, dirulaguntzen programa honen helburua da 2030 Agendaren ezagutza, GJHekiko atxikimendua eta hura sustatzeko konpromisoaren zeharkako lankidetza zabaltzea.

Datu horiek erakusten dute programak behar bezala betetzen duela helburu biderkatzailea. Hori dela eta, 2024an jarraipena izango du, hainbat proiekturi laguntzeko, beti ere lotura berdinarekin: 2030 Agendarekin eta GJHekin duen uztardura.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

7 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

13 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

13 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

22 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

22 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

1 día hace