Categorías: albisteak-berriak

Euskal Poliziako oinarrizko eskalako agente izateko LEPen izena emateko epea apirilaren 10era arte luzatu da

Eskabide berriez gain, epea luzatzeak aukera emango die parte hartzeko eskaera aurkeztu dutenei Euskal Poliziaren esperientzia profesionalaren datuekin luzatzeko, merezimendu horiek ere kontuan hartuko baitira LEP honetan.

Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agenteak batera hautatzen eta prestatuko dituen bosgarren prozesua da, eta, modu horretan, homologatu egiten du haien polizia-prestakuntza eta herritarrekiko arreta. Aurreko deialdietan bezala, deialdia egiten duen administrazio publikoetakoren batean lanpostuak hutsik geratzen badira, 280 plaza horien kopurua handitu ahal izango da lehiaketa-oposizioa gainditzen duten pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunera arte.  

Ertzaintza, 225 plaza

Espezialitatedun plazak lortu nahi dituztenek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza egiten dutenean, euren zereginak eta eginkizunak betetzeko behar duten berariazko prestakuntza jasoko dute.

  • Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 5. Guztiek dute B2 hizkuntza-eskakizuna (Europako esparruan), derrigortasun-data beteta.
  • Ikerketa Kriminala espezialitateko 140. Horietatik 112k dute B2 hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data beteta.
  • Bide Segurtasuna espezialitateko 80. Horietatik 64k dute B2 hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data beteta.

Udaltzaingoak, 54 plaza

Euskadiko 21 udalerritan udaltzain izateko 54 plaza dira, eta gehienek dute B2 hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data beteta. Hauek dira deialdi honi atxikitako udalak:

  • Zornotza (2)
  • Basauri (5)
  • Bermeo (2)
  • Bilbo (2)
  • Deba (2)
  • Donostia/San Sebastian (1)
  • Durango (4)
  • Eibar (4)
  • Erandio (3)
  • Ermua (4)
  • Getxo (1)
  • Irun (1)
  • Lasarte-Oria (3)
  • Leioa (4)
  • Mungia (1)
  • Ortuella (1)
  • Santurtzi (10)
  • Vitoria-Gasteiz (2)
  • Zalla (1)
  • Zumarraga (1)

Gainera, deialdi honetan Sondikako Udaleko Udaltzaingo Zerbitzuko agente izateko plaza bat ere eskaintzen da, eta plaza horrek ere B2 hizkuntza-eskakizuna du eta derrigortasun data beteta.

Belaunaldien arteko erreleboa eta berdintasuna

Lehiaketa-oposizio hau XII. legealdi honetan deitzen den laugarrena da. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, 2021eko urtarriletik 2024ko otsailera bitartean, 2.124 plaza eskaini ditu, eta horietatik 1.549 Ertzaintzarako izan dira eta 575 Udaltzaingoa (81) edo polizia-zerbitzuak (17) dituzten Euskadiko 98 udaletako 53 udaltzaingoetarako.

2020tik eskala guztietako 1.537 agentek hartu dute erretiroa, baina 1.684 gizon-emakume sartu dira oinarrizko eskalan. Segurtasun Batzordean adostutako Ertzaintzako 8.000 agenteko plantillatik, 2020ko irailean 7.382 zeuden. Lau urteren ondoren, 7.765 agente daude polizia autonomikoan. Horrek esan nahi du plantillak gaztetu egin direla eta, aldi berean, agenteen euskalduntze progresiboan aurrera egin dela, euskara komunikazio-hizkuntza izan dadin bai barruan bai euskal herritarrekiko harremanetan

Bestalde, lau urtetan deitu den laugarren LEP honek urrats handia eman du XII. Legealdi honetako beste konpromisoetako batean: emakumeak Euskal Polizian sartzeko bidean aurrera egitea. Berez, jauzi kualitatiboa hauteman da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian sartzen diren emakumeen ehunekoan, dagoeneko % 37tik gora baitira, eta sartzeko berdintasuntzat hartzen da zifra hori % 40ra iristen denean.

Gizarteari zuzendutako komunikazio-kanpaina

Berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako hautaketa- eta prestakuntza-prozesuetan emakumeak sartzen jarraitzeko eta, horrekin batera, emakumeek Euskal Poliziaren plantilletan oraindik ere duten ordezkaritza eskasari erantzuna ematean aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzak gizarteari zuzendutako kanpaina berria aurkeztu du. Kanpaina horretan emakumeak dira protagonista, bai eta orain arte oso maskulinizatuta egon den lanbide bateko erreferenteak ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

7 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

13 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

13 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

22 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

22 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

1 día hace