Categorías: albisteak-berriak

Ireki da Bizkaiko toki erakundeek Batasunaren finantzabideak lortzeko laguntza-deialdi berria

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak 60.000 euro erabiliko ditu toki erakundeek Europar Batasunaren programetan eta ekimenetan parte hartzea sustatzeko laguntzak emateko. Deialdiko laguntzak Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalentzat eta haiek parte duten elkartzeentzat dira.

Helburua da toki erakundeek beren proiektuak aurkeztea Batasunaren laguntzen deialdietan eta finantzabide osagarriak lortzea beren ekimenetarako. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak Batasunaren laguntza eskatzeko egin behar izan dituzten aholkularitza-gastuen ehuneko bat finantzatuko du.

2024ko deialdiko berrikuntzak

Aurten berrikuntza batzuk daude. Batetik, udalek ez ezik mankomunitateek, landa garapenerako elkarteek, enplegua sustatzeko «Behargintza» zentroek eta Bizkaiko turismoa kudeatzeko erakundeek ere eskatu ahal izango dute laguntza.

Bestetik, udalerriaren tamainaren araberako dirulaguntza-tartean ezarri dira. Horren arabera, txikienen dirulaguntza % 100ekoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epealdia irekita dago eta 2024ko urriaren 31ra arte luzatuko da.

Europako Orientaziorako Bulegoa: informazioa eta aholkuak

Dirulaguntza-lerro honez gainera, Bizkaiko udalek Europako Orientaziorako Bulegora jo dezakete laguntza-eske: Bruselako prozedurak azalduko dizkiete eta Next Generation funtsak lortzeko zer egin behar duten esango diete. Foru Aldundiak  Bizkaiko udalen esku jarri duen zerbitzu horretan Batasunaren finantzabideen programei eta deialdiei buruzko informazioa ematen da eta azaltzen da zer egin behar den finantzabide horiek eskatzeko eta udal proiektuak Batasunaren deialdietara moldatzeko.

Europar Batasunak arlo askotako proiektuak finantzatzen ditu: gizarte politikak, ingurumeneko politikak, ekintzailetza, integrazioa, enplegua eta mugikortasuna, besteak beste. Zerbitzu horren helburua da udalei laguntzea Batasunaren prozedura konplexuei aurre egiten, berariazko prestakuntza eta baliabideak behar izaten dira eta.

Hain zuzen ere, Bizkaiko 85 udalerrik baino gehiagok jaso dituzte Next Generation funtsak beren proiektuak gauzatzeko: eraikinak birgaitzea, efizientzia energetikoa, turismoa, liburutegi-funtsak, ekonomia zirkularra, zerbitzu digitalak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…

6 horas hace

Bilbon atxilotu dute apirilaren hasieran Santutxuko etxe batean lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…

6 horas hace

Bilboko dantzaldiak aire zabalean

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…

6 horas hace

«Balkoi jangarriak» ekimena Bilbon

Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…

6 horas hace

Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu

Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…

6 horas hace

Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan

Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren…

6 horas hace