Categorías: albisteak-berriak

CIDEcellek bezeoaren eskarira fabrikatzen ditu bateriak

Europan dagoen baterien eskaera gero eta handiagoaz jabetuta, Cidetek enpresa gipuzkoarrak CIDEcell spin-off sortu zuen 2023an, bere baterien ekoizpena materialen fabrikatzaileei, teknologoei eta baterien fabrikatzaileei bideratzeko. Bere teknologiari esker, ekoizpen arinak sor ditzake materialen teknologia berriak baliozkotzeko eta nitxo aplikazio espezifikoetarako produktu finala sortzeko.

Gure portafolio teknologiko zabalak bateria aurreratuak ditu. Era berean, ingurumen-inpaktu txikiko elektrodoak egiteko aukera eskaintzen dugu, konposatu organikorik gabeko ur-oinarriko prozesuen bidez“, azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.

Enpresak elektrodo eta gelaxka pertsonalizatuak egiten ditu enpresa bakoitzaren beharretara egokituak, zerbitzu “dinamiko eta malgua” eskainiz. Bere katalogo teknologikoan litio ioizko bateria aurreratuak, elektrolito solidoa, litio sufrea eta ultrakondentsadoreak nabarmentzen dira. “Europako baterietako I+G zentro nagusietako baten babesa dugu, Cidetekena, hain zuzen ere, eta horri esker, hainbat merkatu-nitxori zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu“, nabarmentezn dute enpresatik.

Spin-off honen teknologia berritzaileak hainbat aplikazio ditu, hala nola espazio arloan, defentsa militarra, osasun-produktuak, ibilgailu elektrikoak, energia berriztagarriak eta dronak, besteak beste. “Bezeroaren baldintzen araberako elektrodoak eman ditzakegu, edo azken erabilera desberdinetarako irtenbide pertsonalizatuak garatu“, diote.

Bere produktuak material berritzaileak erabiltzeagatik nabarmentzen dira, nikel eta kobalto eduki handiko silizio anodoak edo katodo libreak barne. Konpainiaren aurreikuspenen arabera, bere ekoizpena 10 MWh/urtera iritsiko da, eta 1-100 Ah-ko gelaxka ahalmena izango du. “Hasiera batean, gelaxkak tamainu desberdinetako ‘pouch’ formatuan eta bezeroaren neurrira ekoiztuko dira“.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osakidetzak eta Bilboko Udalak emakumeak erretzeari uztera animatzeko jarduerak bultzatu dituzte

«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…

3 horas hace

eLiburutegia % 32 hazi da hiru urtean, eta Euskadin kultura eskuratzeko beste modu gisa finkatu da

Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…

3 horas hace

12 agente Barakaldoko Udaltzaingoaren plantillan sartu dira

Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…

3 horas hace

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak estrategia bateratua indartu dute, Gasteizko delinkuentzia-datuak aztertu ondoren

Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…

3 horas hace

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Estatu osoarekin partekatutako gerrako eta diktadurako biktimen erroldan laguntzeko asmoa agertu du

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zamalanda parkean indarkeriaz lapurtzeagatik

El individuo, de 25 años, ha sido detenido por agentes de la Policía Local, mientras…

3 horas hace