Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, baimena eman du Berriatuko (Bizkaia) udalerrian alokairuko etxebizitza publikoen eraikuntzarako hitzarmena sinatzeko. Horrela, udalerriko herritarrek etxebizitza duina eta egokia eta prezio eskuragarrietan izateko premiari erantzun nahi zaio.
Berriatuko Udalak udalerriko Urepel plazako 801,29 m²-ko partzela doan lagako dio Etxebizitza Sailari, Eusko Jaurlaritzak bertan errentamendurako hamabi etxebizitza berri inguru eraiki ditzan. Bestalde, Eusko Jaurlaritza arduratuko da eraikuntza-proiektua idazteaz, eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko kontratazioaz eta obren zuzendaritzaz.
Hamabi etxebizitza berri horiek, hasiera batean, udalerrian erroldatuta dauden pertsonei eskainiko zaizkie (hiru urteko antzinatasuna eskatuko da erroldan, adjudikazio prozesua hasteko momentuan). Hitzarmen hori barne hartzen da Etxebizitza Sailak Euskadiko landa-herrietan edo herri txikietan alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzea bultzatzeko eta herri horietan belaunaldien arteko erreleboa errazteko abian duen lan-ildoan.
Gazteen, 50 urtetik gorakoen eta desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa eta laneratzea bultzatu du Euskal Enplegu…
«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…
Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…
Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…
Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…