Categorías: albisteak-berriak

Bilbon atxilotu dute iruzur jarraitua egiteagatik


24_0208 Bilbon atxilotu dute iruzur jarraitua egiteagatik

Bilbon atxilotu dute iruzur jarraitua egiteagatik

Servicio de prensa

2024-04-11

Ertzainek 26 urteko emakume bat atxilotu dute Bilbon ikerketa baten ondoren, adineko pertsona baten bankuko txartelarekin erosketa batzuk egitea eta kutxazain automatikoetan dirua ateratzea leporatuta. Emakumeak adineko gizonarentzat laguntzaile-lanak egiten zituen.

Joan de urtarrilean, adineko gizon batek bere bankuko txartelaren ustezko iruzurrezko erabilera salatu zuen Ertzaintzan. Dirudienez, gizona konturatu zen azken bi hilabeteetan dirua atera zutela txartelarekin kutxazain automatikoetan eta erosketak egin zituztela hainbat saltokitan, berak ez baitzituen egin mugimendu horiek.  

Berehala ikerketa jarri zuten abian, eta egiaztatu ahal izan zuten txartela erabiliz salatuari egindako iruzurra 20.500 eurotik gorakoa zela. Ikerketaren ondorioz jakin zuten gizonaren baimenik gabe txartela erabiltzen aritu zena gizonarentzat laguntzaile gisa lan egiten zuen emakumea zela.  

Horren aurrean, eta zegozkion frogaketak egin ondoren, atzo, asteazkena, goizean, atxilotu zuten susmagarria iruzur jarraitua egitea leporatuta. Zegozkion eginbideak polizia-egoitzan amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri zuten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0323 Hainbat banku-erakundetako bezeroei telefonoz eta digitalki iruzur egiteko kanpaina masibo berri batez ohartarazi du Ertzaintzak

Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…

6 horas hace

26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…

9 horas hace

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…

9 horas hace

Las estaciones del TAV en Donostia e Irun estarán finalizadas antes del próximo mes de agosto

El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…

9 horas hace

Arrasate, Pasaia y Zestoa, declarados oficialmente zonas tensionadas para limitar el precio del alquiler

El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…

9 horas hace