OSALANEK UPELTEGI, SAGARDOTEGI, GARAGARDOTEGI ETA TXAKOLINDEGIETAN TUFO BIDEZKO ISTRIPUAK PREBENITZEKO KANPAINA HASI DU
Hiru lurraldeetako upategi, sagardotegi, garagardotegi eta txakolin-ekoizle guztiei zuzendua
Hastera doa Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen Euskadipreben 2019-2025 Estrategiaren esparruan, eta Eusko Legebiltzarrean erabakitakoari jarraituz, arriskuen prebentzioari buruzko zabaltze- eta sentsibilizazio-kanpaina bat tufo arriskua (CO2) duten espazioetan. Kanpainak helburua du upeltegietako depositu eta barne-esparruetan tufoa egoteak eragindako asfixia-istripu larriak eta hilgarriak prebenitzea.
Horretarako, egin dira kartelak, liburuxkak eta bideoak eta bidaliko zaizkie 560 ekoizleri, elkarteei eta eskualdeko nekazaritza-bulegoei. Horrela, ekoizle guztiei iritsiko zaie, handiak eta txikiak, dokumentazio horretan jasotako prebentzio-neurriak errepasatu eta beren langileen artean zabaldu ahal izateko.
Material horietako batzuk hainbat hizkuntzatan egin dira, hobeto ulertzeko, eta informazio interesgarria ematen dute tufoa zer den, non eta zergatik sortzen den, eta balizko biktimak erreskatatzeko eta artatzeko prebentzio-neurriak eta oinarrizko nozioak jasotzen dituzte.
Zabaltzeari ekiteko, mezu bat bidali zen kanpainaren berri emateko, egindako materialak eta material horiek digitalki deskargatzeko modua azaltzeko. Gaurtik aurrera, material inprimatuak upategietara, elkarteetara eta sektoreko beste erakunde batzuetara bidaliko dira, haien plantillen eta elkartutako enpresen artean zabal ditzaten, eta hala, informazioa ikusgai eta beren lantokietan pertsonen eskura egon dadin.
Materiala formatu digitalean dago eskuragarri, eta EUSKADIPreben-en webgunean ere deskarga daiteke.
Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…
26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…
Barakaldo, 2026ko apirilak 27.- Barakaldoko Alkate eta Bilbao Ría 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta…
El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…
El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…