Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu musika-jarduera profesionala sustatzera iaz baino 160.000 euro gehiago (Gobernu Bilera 2024-4-16)

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz baino 160.000 euro gehiago bideratuko ditu deialdi honetara eta guztira milioi bat eurorekin lagunduko du musika-jarduera profesionala. Helburua da musikagintzaren balio kate osoa indartzea, hau da, sorkuntza, ekoizpena, erakustaldia, kontsumoa eta profesionalen lana beti ere enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz.

Bost kategoria desberdinetara bideratuta daude dirulaguntza hauek:

  • Partituren edizioa (55.000 euro): helburua Euskal Herrian jaio edo bizi diren pertsonek osatutako partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak finantzatzea da.  Honez gain, egileek 2021 urtea baino lehen musika-jarduera izatea eta urte horretatik aurrera 3 obra argitaratu izana eskatuko da.
  • Musika-ekoizpena (535.000 euro): Modalitate honen helburua da Euskal Herrian jaiotako edo bizi diren musikariek sortutako edo interpretatutako musika-lanak ekoizteko proiektuak babestea, bai eta euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa duten musikarienak ere.
  • Sektore-garapena (175.000 euro): Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko helburua du modalitate honek.
  • Zuzen-Zuzenean zirkuitua (160.000 euro): zuzeneko musika-aretoetan euskal musika-taldeen programazioa babesteko helburua du diru partida honek.
  • Musika-zikloak (75.000 euro): modalitate honen helburua ekimen pribatuko musika-ziklo espezializatuak antolatzen laguntzea da, betiere musika-genero espezifiko batean espezializatutakoak badira eta programazio-egutegia, gutxienez lau hilabetekoa, bada.

Interesa dutenek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren modalitate bakoitzerako sortuko den balorazio batzorde batek aztertuko ditu eskaerak. 

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 91 proiektu babestu zituen 2023an musika-jarduera profesionala laguntzeko dirulaguntzen deialdiarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0323 Hainbat banku-erakundetako bezeroei telefonoz eta digitalki iruzur egiteko kanpaina masibo berri batez ohartarazi du Ertzaintzak

Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…

11 horas hace

26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…

14 horas hace

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…

14 horas hace

Las estaciones del TAV en Donostia e Irun estarán finalizadas antes del próximo mes de agosto

El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…

14 horas hace

Arrasate, Pasaia y Zestoa, declarados oficialmente zonas tensionadas para limitar el precio del alquiler

El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…

14 horas hace