Arantxa Tapiaren hitzak Go Mobility-n:
«Go Mobility-ren edizio berri bat hasi da.
Pozik gaude hitzordu honek espero eta merezi duen arrakasta lortu duelako. Ondoren egingo dugun bisitan ikusiko dugu puntako industria baten aurrean gaudela. Etorkizuna zaintzen duen industria eta mundu mailan eta tokian-tokian bizi ditugun hiru eraldaketa handiei erantzuten die industria.
Euskadi ez da uharte bat, eta horregatik energia- eta klima-eraldaketaren, eraldaketa digital eta teknologikoaren eta gizarte-eraldaketaren erronkei erantzuteko lanean dihardugu.
Hiru eraldaketak industria-garapenaren ikuspegitik aztertzen baditugu, ikusiko dugu Euskadik jakin duela abangoardiari eusten.
Trantsizio energetiko-klimatikoa
Euskadin berriki onartu den trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko legean, 2050 baino lehen emisiorik gabeko edo «zero emisioko» Euskadi lortzeko konpromisoa hartu dugu. Mugikortasuna izanik berotegi-efektuko gas gehien isurtzen duen jardueretako bat, egun hauetan Ficoban ikusiko dugun industria berria giltzarri eta funtsezkoa izango da.
Energia garbien erabilera, garraio-sistemen eta ibilgailu-flotari eusten dion azpiegituren elektrifikazioa gure agendan daude. Agenda hori martxan dugu, eta aurrera daramagu, industria-garapenerako eta enplegua sortzeko aukera berriak sortuko dituela sinetsita.
Digitalizazioa eta Teknologia
Digitalizazioa eta teknologia berriak eraldaketarako-palankak dira, baita ere etorkizuneko mugikortasunari dagokionean. Bai deskarbonizazioari bai modernizazioari egiten dioten ekarpenagatik, baita ere bidaiarien eta azpiegituren segurtasunari lotuta. Adibidez, Zibersegurtasunaren euskal industriatik konponbide disruptiboak mahaigaineratu dira arazo berriei erantzuteko. Duela gutxi arte ezezagunak genituen mehatxuak ziren eta egun autoen eta bertan dauden pertsonei babesarekin zerikusi zuzena dute.
Zer esan ibilgailuen zein trenen gidatze autonomoaren inguruan. Edota ibilgailuek «elkarren artean hitz egiteko» erabiltzen dituzten gidatze-sistema konektatuei buruz… oso urrutiko errealitatea dirudi, baina jada esku artean ditugun sistemak dira eta Euskadiko industriak badaki errealitate horri zer eta nola erantzun.
Euskadi proiektuak
Zorionez, agenda industriala agenda digital eta teknologikoarekin lotuta dago. Enpresek eta zentroek eskutik lan egiten dute. Baita erakundeek ere. Hori dela eta, potentzial handiko ekimen publiko-pribatuak ditugu, eta, ahalegin bateratuari esker, hitz egiten ari garen alderdi horietan guztietan “punta-puntan” daude.
Mugikortasunaren hitzordu handi hau antolatzen duen MUBIL zentroaz gain, erakundeek, enpresek eta zentro teknologikoek partekatzen dituzten ekimen batzuk nabarmendu nahi ditut. Abangoardiako ekimenak, hala nola:
Amaitzeko
Potentzial handiko industria da. Irtenbide berritzaileen eskaintzan lider dena eta ingurumenarekin, garapen sozialarekin eta enpleguaren sorrerarekin konprometitua dagoena.
Automozioaren osagarrien industriak soilik 300 enpresa ditu; 20 mila milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 120.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana maila globalean; horietatik 40.000 Euskadin ari dira lanean. Horri bi enplegatzaile nagusiak gehitzen badizkiogu (Mercedes eta CAF), mugikortasunaren industria osoak zer suposatzen duen ikus dezakegu.
Herritarrengan, gizartean, ingurumenean, enpleguan, ekonomian eta gure bizitza kalitatean eragin positiboa izango duen industriaz ari gara.
Horregatik, azokarekin, eta bertan dagoen enpresa ehunarekin dugun konpromisoa berresten dut.»
Ertzainek hiru pertsona, bi gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte Sestaon, Barakaldoko supermerkatu batean indarkeria…
24_0280 Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik…
Mabel Lozanok, Leire Berasaluzek eta Olaya Garciak, gai horretan dokumentazioaren, zuzenbidearen eta soziologiaren arloko adituek,…
Clara Campoamorrek ikasleek hiriko kutsaduraren aurkako konponbideak proposatuz egindako argazkien erakusketa hartuko du ostiral honetara…
Akroyoga tailerrak egingo dira familian, emozioen maneiua, hilekoa, gorputz artea, meditazio gidatua, kaligrafia artistikoa mindfullness…
Oiartzungo ETE bat da Saizarlan, eta proiektu berritzaile batean ari da lanean, kartoizko kaxen plastikozko…