Categorías: albisteak-berriak

Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik


24_0247 Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik

Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik

Prentsa zerbitzua

2024-04-28

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, beste pertsona bati botila batekin egindako ebakiengatik lesio-delitu bat egotzita. Polizia-patruilak tornikete bat egin dio beso batean zaurituari, odoljarioagatik. Anbulantzian eraman dute ospitalera.

Bilboko ertzain-etxeko Herritarren Babeserako ertzainek gaur, igandea, 03:00etan gazte talde bat ikusi dute zauritutako pertsona baten ondoan, Indautxu auzoko Eguillor plazan.

Agenteek eskuineko besoan zauri sakona zuela ikusi dute biktima, eta tornikete bat egin diote odoljarioa gelditzen saiatzeko, osasun-laguntza iritsi arte.

Bertan bildutako datuen arabera, kristalezko botila hautsi batekin gertatu zen erasoa. Handik gertu, ertzainek lesioen ustezko egilea identifikatu eta atxilotu dute, eta hark ere hainbat ebaki zituen eskuetan. Zauritutako gaztea eta atxilotua ospitalera eraman dituzte.

Polizia-atestatuaren izapideak amaitutakoan, atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

10 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

10 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

13 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

13 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

13 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

13 horas hace