Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak ziurtatu du Euskadik hedatzen den industria behar duela aberastasuna sortzen eta ongizateari eusten jarraitzeko

  • «Beti da pozgarria Euskadin lan egiten duten enpresak hazten ikustea, inbertsio berri eta garrantzitsuak egiten dituztela egiaztatzea; hori baita gure herrian ikusten duten potentzialaren erakusgarririk argiena”- azpimarratu du Urkulluk Belgicast Internationalen lantegi berriaren inaugurazioan
  • Lankidetza publiko-pribatua defendatu aurrera egiten eta enpresek lurraldean inbertsioak egiten jarraitzeko eredu eraginkor gisa

Iñigo Urkullu Lehendakaria Belgicast International enpresaren lantegi berriaren irekiera izan da, Lezaman, Arantxa Tapia sailburuarekin batera. Bere hitzaldian, Lehendakariak eskerrak eman dizkio enpresari egindako apustu ausartagatik, Euskadin inbertitzeagatik eta herri honek eskaintzen dituen aukeretan sinesteagatik. «Beti da pozgarria Euskadin lan egiten duten enpresak hazten ikustea, inbertsio berri eta garrantzitsuak egiten dituztela egiaztatzea; hori baita gure herrian ikusten duten potentzialaren erakusgarririk argiena»- adierazi du.

Enpresako arduradunen aurrean, Urkulluk ziurtatu du jakin dutela Euskadik dituen hazteko aukerak identifikatzen eta hori dela-eta hartu dutela hemen hazten jarraitzeko erabakia. “Egonkortasuna, segurtasuna, erakunde konprometituak eta langileen lehiakortasuna dira enpresek Euskadin inbertitzeko arrazoietako batzuk”- gaineratu du eta gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, arrazoi horiei eusteko beharra azpimarratu du Lehendakariak, Euskadik etengabe hedatzen den industria behar beharrezkoa duelako aberastasuna sortzen eta bere ongizatea mantentzen jarraitzeko.

Testuinguru horretan, Lehendakariak erakunde eta enpresek partekatzen dituzten beste 4 balio ere aipatu ditu: berrikuntza, kalitatearekiko konpromisoa, jasangarritasuna eta talde-lana. «Lehiakorrak izaten  eta aberastasuna sortzen jarraitu nahi badugu, ezinbestekoa dira etengabeko hobekuntza eta berrikuntza; kalitatearekiko konpromisoa ere gure beste nortasun ezaugarrietako bat da, baita euskal industriarena ere, ez gara ondo egindako lanarekin konformatzen,  beti gauzak hobeto egiteko grina daukagu”- adierazi du. Jasangarritasunari dagokionez, Urkulluk berretsi du prozesuak pixkanaka egokitu behar direla emisioak ahalik eta gehien murrizteko, eta euskal industriarekin batera lanean ari direla baieztatu du.

Amaitzeko, Lehendakariak talde-lanaren eta lankidetza publiko-pribatuaren defentsa argia egin du, «ezin dugu bakarrik aurrera egin, elkarlana ezinbestekoa da eta euskal erakundeek enpresen hazkundea bultzatu eta bermatu behar dute, eta horretarako formularik onena eta eraginkorrena da lankidetza publiko-pribatu, eredu horri esker, enpresek begi onez ikusten dute gure lurraldean inbertsioak egitea”- amaitu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

13 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

13 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

16 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

16 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

16 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

16 horas hace