24_0263 Balmaseda, gizon bat ikertu dute ibilgailu bat eta bederatzi edukiontzi erre zituen sutea eragiteagatik
15.000 eurotik gorako kalteak izan dira
Prentsa zerbitzua
2024-05-08
Ertzaintzak 35 urteko gizon bat ikertu du, apirilean Balmasedako herriguneko hainbat kaletan 9 edukiontzi erretzeagatik. Edukiontzietako bateko suak kalte larriak eragin zizkion aldamenean aparkatuta zegoen ibilgailu bati.
Joan den apirilaren 29ko gauean, 9 edukiontzi erre zituzten Balmasedako hainbat kaletan. Gainera, horietako bateko suak kalte larriak eragin zizkion aldamenean aparkatuta zegoen ibilgailu bati.
Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian eta, Balmasedako Udaltzaingoaren laguntzaz, ustezko egilea identifikatu du. Ustezko egile hori suteak eragindako kalteen delituagatik ikertu dute, eta horien zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa da.
Ikertutako gaztea Balmasedako Guardiako Epaitegiak zitatuko du.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…