Categorías: albisteak-berriak

Ziberdelituak eta kriminalitate matxista areagotu egin dira, 2023ko Delinkuentzia Memoriaren arabera

Jarduneko Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuari, Josu Erkorekari elkarrizketa egingo diote Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Elkarrizketan bere sailarekin zerikusia duten hainbat gai jorratu ditu, besteak bestea, argitaratu berri den 2023. urteko Delituen Memoria edota zabalik dauden ikerketak.

Estatistika orokorrei erreparatuta, Erkorekak nabarmendu du delituen mapa konplexu horretan, herritarrek segurtasun ezaren sentsazioa izan dezaketela, “baina kalean, aurrez-aurre gertatzen diren delituek ez dutela gorakadarik izan; aldiz, era nabarmenean egin dute gora ziberdelituek eta indarkeri martxista kasuek”- azpimarratu du. Sailburuak azaldu duenez, azken delitu kasu hauei lotuta, kontzientziazio handiagoa dago orain eta genero indarkeria eta sexu-eraso kasu gehiago salatzen dira eta horrek aukera ematen du diagnostiko zehatzagoa egiteko eta egoeraren argazki errealagoa izateko.

Erkorekak elkarrizketa baliatu du, baita ere, bere ibilbide politikoaren errepasoa egiteko eta aitortu du momentu “konplexu” eta “une zailak” bizi izan dituela denbora honetan. Sindikatuekin izandako negoziazioei buruz galdetuta, azpimarratu du negoziazioak ez direla inoiz eten eta beti izan dutela hitz egiteko borondatea, “egia da, Tourraren atarian, egoera katramilatu egin zela, aurrekaririk gabeko haustura bat gertatuz, sindikatuen aurka ere egin zuen mugimendu asindikal baten eskutik”- adierazi du.  

Amaitzeko, testigua hartuko duen gobernu berriaren eraketaz galdetuta Erkorekak esan du zeharka ari dela negoziazio prozesua jarraitzen baina ziur dela prozesua datozen urteetako erronkei aurre egiteko “Gobernu eraberritu sendo bat” eratuta amaituko dela; “ni, berriz, beti egongo naiz, apaltasunetik eta leialtasunetik, laguntzeko prest”- amaitu du.

ELKARRIZKETA: https://irekia.eus/seg/5B4

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

11 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

11 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

11 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

11 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

11 horas hace