Ertzainek 24 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen, labana eskuan hartuta beste gazte bati heriotza-mehatxuak behin eta berriz egitea leporatuta. Polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan utzi dute, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.
Atzo, astelehena, goizaldeko ordu bata baino lehentxeago, Irunen zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila baten laguntza eskatu zuen herritar batek, eta inguruko ostalaritza-establezimendu bateko terrazan ustez liskarrean ari zirela esan zien agenteei.
Patruilako agenteak ibilgailutik jaitsi eta adierazitako lekura joan ziren, eta gazte bat labana batekin beste gazte bat mehatxatzen ari zela ikusi zuten. Agenteak ikustean, susmagarriak lurrera bota zuen arma zuria, eta, ihes egiten saiatu zen arren, agenteek geldiarazi egin zuten.
Gazteak, eztabaida baten ondoren, biktima terrazan zegoen gazte taldetik aldendu zuela eta, labana eskuan hartuta, behin eta berriz heriotza-mehatxuak egin zizkiola egiaztatu ondoren, agenteek atxilotu egin zuten.
Polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan utzi zuten zegozkion izapideak egin ondoren, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…