Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmen berria izenpetu dute larrialdien eta babes zibilaren arloan

  • Gurutze Gorria Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemara atxikita dagoen boluntario erakundeetako bat da, eta esperientzia handia du Euskadin babes zibilaren eta herritarrei laguntza ematearen arloan

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskadiko Gurutze Gorriarekin larrialdien eta babes zibilaren arloan lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeari, eta ekimen horrek bi aldeek 2019an sinatu zuten eta orain indarrean dagoen akordioa eguneratzea ekarriko du. Dokumentu horri esker, Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren programak eta ekintzak hobeto koordinatu ahal izango dira Larrialdiei Aurre Egiteko Sistemarenekin, indarrean dagoen araudiarekin eta erabilgarri dauden giza eta material baliabideekin bat etorriz.

Hitzarmen berriaren bitartez, 1995az geroztik egin den bezala, Segurtasun Sailak erakunde horren Urteko Jarduera Programan jasota dauden zereginak finantzatuko ditu dirulaguntza izendun gisa, eta 2024ko ekitaldian dirulaguntza hori 471.600 eurokoa izango da. Berez, zenbateko hori izango da erakunde horrek lurraldearen eta kostaldearen jarduera-eremuetan hartzen dituen konpromisoak betetzeko gastuak finantzatzeko.

Larrialdi-egoeretan mobilizatzeko Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren esku jartzen diren Gurutze Gorriaren bitartekoak eta baliabideak aurreikusitako urteko jarduera-programan zehaztuko diren arren, besteak beste, esku-hartze psikosozialarekin, lehorreko eta barruko uretako bilaketekin eta salbamenduarekin, osasun-laguntzarekin eta itsas salbamenduko baseekin lotutako larrialdietan berehala erantzuteko taldeak izango dira.

Azken batean, hitzarmen berriak bi alderdien arteko lankidetza antolatu nahi du, arrisku kolektibo larria, hondamendia, zorigaitz publikoa eta abar gerta daitezkeen egoeretan, erakunde horren giza baliabideen erabilera optimizatzen saiatuz, baita horretarako ematen zaizkien baliabide eta ekipamendu materialena ere, eta, aldi berean, arriskuak eta euskal herritarrek horrelako egoeren aurrean hartu beharreko neurriak hobeto ezagutzeko beharrekotzat jotzen diren babes zibilaren arloko gomendioak eta aholkuak zabaltzeko baterako konpromisoa islatuz.

Urteko programa babes zibileko planetan eta taktika operatiboetan xedatutakoari egokituko zaio, bai eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, dirulaguntza kudeatzeaz arduratzen den erakundea izanik, ezarritako irizpide orokorrei eta lehentasunei ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

8 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace