Categorías: albisteak-berriak

Euskadik bi patologia berri sartu ditu jaioberrien gaixotasunen prebentziozko baheketan

  • Bihartik aurrera, ekainaren 12tik aurrera, “orpoaren proba” egiten zaien jaioberrietan bi gaixotasun endokrino-metaboliko berri bahetuko dira
  • Patologia horien detekzio goiztiarra, diagnostikoa eta tratamendua funtsezkoa da konplikazio klinikoak prebenitzeko, tartean adimen-desgaitasuna, giltzurrunetako arazoak, arazo neurologikoak eta hazkundearen arazoak
  • Euskadiko Jaioberrien Baheketarako Programak Jaioberrien Sortzetiko Gaixotasunen Baheketarako Euskadiko Aholku Batzordeak ezarritako jaioberrien 16 patologien diagnostikoa hartzen du barne

1982an ezarritako Euskadiko Jaioberrien Baheketarako Programak bi gaixotasun berriren diagnostikoa jasotzen du: azidemia metilmalonikoa eta azidemia propionikoa. Horrela, Jaioberrien Sortzetiko Gaixotasunen Baheketarako Euskadiko Aholku Batzordeak (Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendeko organoa) definitutako 16 patologietara zabaltzen da.

Bihartik aurrera, ekainaren 12tik aurrera, Osasun sailak eskaintzen duen “orpoaren proba” izeneko baheketa-programan parte hartzen duten jaioberrietan bi gaixotasun endokrino-metaboliko horiek bahetuko dira. Patologia berri horiek krisi metabolikoen agerpenarekin azaleratzen dira eta lozorroa, gonbitoak edo deshidratazioa eragiten dute. Tratamendu goiztiarra, berariazko dieta batean oinarritua prebentzio-tratamenduarekin batera, eta desoreka metabolikoak behar bezala maneiatzea funtsezkoak dira, besteak beste, desgaitasun intelektuala, giltzurrun-arazoak, arazo neurologikoak eta hazkundearen arazoak prebenitzeko.

GAIXOTASUN BERRIEN AZTERKETA

Jaioberrien Sortzetiko Gaixotasunen Baheketarako Euskadiko Aholku Batzordea adituen organoa da (pediatrak, neonatologoak, ginekologoak eta obstetrak, epidemiologoak, etab.), 2009an sortua, eta “orpoaren proba” izenez ezagutzen den programaren zerbitzu-zorroa definitzen du. Honek, beste bi gaixotasuni ere argi berdea eman die: kate oso luzeko azetil coA deshidrogenasaren urritasuna eta karnitinaren lehen mailako urritasuna, baheketan sartzeko, protokoloak garatu eta ebaketa-atalaseak zehaztu ondoren.

Gorputzerako energian gantz mota jakin batzuk deskonposatzeko zailtasunarekin lotutako bi gaixotasun dira, eta, dagoeneko txertatuta dauden bi gaixotasun berriekin gertatzen den bezala, haurtxoek krisi metabolikoa izan dezakete.

EUSKADIKO JAIOBERRIEN BAHEKETA PROGRAMA

Euskal programak, Osasun Sistema Nazionalak autonomia-erkidego guztientzat ezarritako zerbitzu-zorro komunaz gain, zorro osagarri propioa eskaintzen du Osakidetzan, Aholku Batzordeak berak definitutakoa, patologia jakin bat sartzea bermatzen duen ebidentzia zientifikoa egiaztatu ondoren.

Horrela, eta betiere ezarritako irizpideak zorrotz betez, gaur egun Euskadin jaioberrien baheketa osatzen duten gaixotasunak honako hauek dira: sortzetiko hipotiroidismoa, fenilzetonuria, kate ertaineko Acil CoA deshidrogenasaren urritasuna, fibrosi kistikoa, zelula faltziformeen anemia, I motako azidemia glutarikoa, kate luzeko azil-CoA deshidrogenasaren urritasuna, astigar-jarabearen usaineko gernuaren gaixotasuna, azidemia isobalerikoa, homosexustinuria, biotinidasaren urritasuna, hipoakusia, sortzetiko hiperplasia suprarrenala, 1. motako tirosinemia, azidemia metilmalonikoa eta azidemia propionikoa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

13 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace