Categorías: albisteak-berriak

Auzoko Ahotsak, Ekialdeko Barrutiko ikasleek beren proposamenak azaldu dizkiote Udalari

Mendiola, Herri Ametsa, Asuncion, La Salle, Altza Herri Ikastetxea eta Herrera ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek

Ekialdeko sei ikastetxe publikoetako ikasleak alkatearekin eta udal-gobernuko kideekin bildu dira udaletxeko osoko bilkura aretoan, baita departamentuko teknikariekin eta zuzendariekin ere, auzoetan eta hiri osoan dituzten kezkak eta hobekuntza-eskaerak azaltzeko.

Auzoko Ahotsak Ekialdeko Barrutiko Haurren Partaidetzarako Foroa da, Udaleko Gazteria eta Hezkuntza sailek sustatua, eta ikastetxeek azken hilabeteetan bere proposamenak landu dituzte hainbat arlotan, hala nola ingurumenean, trafikoan, bidegorrietan eta garraioan, bide-garbiketan, parke eta espazio publikoetan, segurtasunean eta kirol-azpiegituretan, besteak beste.

Bileran parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak, Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak, Olatz Yarza Mugikortasuneko zinegotziak, Juantxo Marrero Ingurumeneko zinegotziak, Mariaje Idoeta Auzoetako eta Herritarren Partaidetzako zinegotziak eta Cristina Lagé Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak.

Lagék adierazi duenez, «ekintza honen helburua haurren parte-hartzea lortzea, subjektu politiko aktibo izatea eta hirian eragiteko gaitasuna sustatzea da«.

Ekimen hau Ekialdeko Barrutian garatu da, baina ez da bakarra izango. Mendiola, Herri Ametsa, Asuncion, La Salle, Altza Herri Ikastetxea eta Herrera ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek.Ikastetxeekin bilerak egin dira eta, ondoren, haurrekin saioak auzoka. Saio horietan auzoen beharrak aztertu dituzte, interesatzen zaizkien gaiak azaldu dituzte eta, horrela, proposamenen zerrenda egin dute.

2024/06/12-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

17 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

2 días hace