Categorías: albisteak-berriak

Donostiak bizikletentzak 216 aparkaleku jarriko ditu uda honetan

Udalak erabilera gehien duten eremuak indartu ditu, bizikletak horretarako egokitutako guneetatik kanpo ez aparkatzeko

Donostiako Udalak, azken udetan bezala, bizikletentzako aparkaleku gehiago jarriko ditu hondartzetatik eta igerilekuetatik gertu. Horrela, hiriak 216 plaza gehiago izango ditu aldi baterako aparkalekutan, Kontxa, Zurriola eta Ondarretako hondartzetan eta Paco Yoldi kiroldegiko igerilekuetan banatuta.

Olatz Yarza Mugikortasuneko eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, «aldi baterako aparkaleku hauek gure hirian dauden ia 8.300 plaza iraunkorrei gehitzen zaizkie, eta udan gehien erabiltzen diren eremuetan banatzen dira aurten ere».

Aldi baterako aparkalekuak

Aparkaleku horiek aste honetan zehar jarriko dira, eta hiriko honako bost gune hauetan kokatuko dira:

  • Zurriola pasealekua (Kursaaleko kubo txikiaren ondoan): 6 aparkaleku / 54 plaza
  • Jesus Mª Leizaola pasealekua (kai-muturra): 6 aparkaleku / 54 plaza
  • Kontxa pasealekua (Rafael Munoa): 3 aparkaleku / 27 plaza
  • Kontxa pasealekua (tunelaren ondoan, Antigua aldean): 3 aparkaleku / 27 plaza
  • Anoeta pasealekua (Paco Yoldi kiroldegiaren ondoan): 3 aparkaleku / 27 plaza

Modu egokian aparkatu

«Mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egiten dugu, oinezkoentzako eta bizikletentzako espazioak irabazten jarraitzearen alde, eta, horrelako neurriekin, horien erabilera sustatzen jarraitu nahi dugu«, nabarmendu du Yarzak. «Era berean, arduraz jokatzeko eta horretarako diren aparkalekuak erabiltzako deia egin nahi dugu, gune publikoaren erabiltzaile guztien arteko bizikidetza egokia bermatzeko”, gaineratu du.

Udalak bizikleten erabiltzaileei gogorarazten die, Oinezkoen eta ibilgailuen Zirkulazioari buruzko ordenantzak ezartzen duen bezala, debekatuta dagoela barandetan, zuhaitzetan edo bestelako hiri-altzarietan aparkatzea.

2024/06/10-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

19 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

2 días hace