Categorías: albisteak-berriak

G9 taldearen hezkuntza berrikuntzari buruzko lehenengo jardunaldiak

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Bilboko Bizkaia Aretoa hezkuntza berrikuntzaren erreferente bihurtu da aste honetan, bertan egin baitira G9 unibertsitate taldeak (G-9) gai horretan sakontzeko antolatu dituen lehenengo jardunaldiak.

Jardunaldietan taldeko unibertsitate publikoetako hogeita hamar bat irakasle entzutetsu bildu dira, bi egunez, eta ideia eta estrategia berritzaileak trukatzeko diseinatuta egon dira.

Hasiera eta abiapuntu komunak

Inaugurazio ekitaldian Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Moreno izan zen, eta irakaskuntza berrikuntzaren dualtasuna nabarmendu zuen, “goi mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizarteari mesede egiteko bitarteko gisa”. Era berean, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmedianok jardunaldi horien balioa nabarmendu zuen, «ideia eta ezagutza berrien hazitegi» gisa; eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalarrek, berriz, jardunbide egokiak trukatzearen garrantzia azpimarratu zuen, bai eta erakundeen arteko lankidetzarena ere.

Garapen profesional eta metodologikoa

Jardunaldien ardatza ikaskuntza eta ebaluazio metodologia aktiboak eta horien sustapena izan dira, ezinbestekoak baitira ikaslearentzat garrantzitsuak diren gaitasun praktikoak garatzeko. Gainera, nabarmendu da ikaskuntzazerbitzua funtsezko tresna dela zerbitzu komunitarioak eta ikaskuntza akademikoa uztartzeko; ikaslea, horrela, profesionala izateko prestatzeaz gain, herritar konprometitu izateko ere prestatzen da.

Jardunaldien etorkizuna eta jarraipena

Jardunaldiak etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmo argiarekin diseinatu dira eta, UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, txandaka egingo dira G9 taldeko unibertsitateen egoitzetan. “Ekimen honek, parte hartzen duten erakundeen arteko loturak sendotzeaz gain, jakintzak eta esperientziak etengabe trukatzea ahalbidetzen du, eta horrek erakunde bakoitzaren hezkuntza eskaintza aberatsagoa izatea dakar”, esan du Ferreirak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

3 minutos hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace