Categorías: albisteak-berriak

BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du

Albisteak
8 uztaila, 2024
Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Prestakuntza eta ikaskuntza

BEINT nazioartekotze-beken programa, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment-en bidez (BasqueTrade) bultzatua, unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako euskaldunei zuzenduta dago. Bi urte iraungo duen ekimen honen bidez, onuradunek nazioarteko merkataritzaren munduan murgiltzeko aukera dute, merkatu globaletan aritzeko funtsezko gaitasunak eskuratuz.

Aurreko urteetan bezala, hilabete honetan programaren ohiko irekiera ekitaldia egin da UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Sarrikon, Bilbon BEINT 2024 ikasturteari n hasiera emateko. .

Jardunaldian, promozio berriko 99 bekadunez gain, programaren hasierako faseko kudeaketa-operatiboan eta operatibo akademikoan laguntzen duten erakundeen ordezkariek parte hartu zuten. Etapa honetan prestakuntza-ibilbide bat dago, parte-hartzaileak programaren hurrengo faseei arrakastaz aurre egiteko behar dituzten ezagutzetan eta trebetasunetan espezializatzeko diseinatua. Fase horietan sartzen dira praktikak nazioartekotzea sustatzeko bulego publikoetan eta enpresetan, betiere nazioarteko helmugetan.

Iñaki Ezkurra, Enbor Barruetabeña eta Oihane Urbina de Ezak osatzen dute BasqueTrade beken kudeaketa taldea.. UPV/EHUren izenean, Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa fakultateko dekanoa bertaratu zen, , Ricardo Bustillo, Catalina Galvez eta Eva Bea irakasleekin batera. Mondragon Unibertsitateko dekano Lander Belokik ere parte hartu zuen, BEINT programan nabarmendu zen bere taldearekin, Jonathan Fontanekin eta Sajni Hotchandanirekin batera. Azkenik, Deustuko Unibertsitateko ordezkari bezala, Sergio Caballero Nazioarteko Harremanetako graduko zuzendaria eta Garazi Azanza programaren kudeaketa koordinatzailea joan ziren.

Jardunaldian, BEINTek fase guztietan eskaintzen duen aukera esanguratsua nabarmendu zen, baita Euskadiko gazteentzat baliabide garrantzitsu hori aprobetxatzeak dakarren erantzukizuna ere. Aldi berean, programak emandako prestakuntzaren garrantzia azpimarratu zen, funtsezkoa baita euskal enpresek, beren tamaina edo sektorea edozein izanik ere, globalizazioaren testuinguruan gero eta lehiakorragoak diren atzerriko merkatuetako proiektuei arrakastaz ekiteko.

Azkenik, etorkizunean bekadunek Euskadiko enbaxadore gisa izango duten erantzukizuna nabarmendu zen, beteko dituzten helmugetan eta postuetan, euskal eskualdea behar bezala ordezkatzearen garrantzian arreta jarriz.

Ekitaldia amaituta, promozio berriko kideek abendura arte luzatuko den ikasturteko lehen eskola eguna hasi zuten. Epe horretan, parte-hartzaileak euskal sistemako hiru unibertsitateetan ibiliko dira, eta ezagutza teorikoak eta unibertsitate bakoitzaren eskaintza akademiko nabarmenera egokitutako metodologiak uztartuko dituzte.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

8 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace