Categorías: albisteak-berriak

Donostia, espetxera eraman dituzte etxebizitzetan lapurreta egiten espezializatutako talde ibiltari bateko bi kide

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Donostiako etxebizitzetan indarra erabiliz bi lapurreta egitea leporatuta. Inplikatuak etxebizitzetan lapurreta egiten aritzen zen talde bateko kideak dira, eta etxe batean lapurretan harrapatu zituztenean auto batean ihes egin zuten hiriko kaleetan arriskua sortuz zirkulatuz. Azkenean patruila-auto batekin talka egin zutenean atxilotu zituzten. Biak espetxean sartu dituzte epaileak aginduta.

Joan den larunbatean, hamaika eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan dei bat jaso zuten Donostiako Antiguo auzoan lapurreta egin zutela jakinarazteko.

Ertzaintzaren bereizgarri gabeko auto bat hurbildu zen adierazitako helbidera, eta bertan zegoen auto batek, patruila ikustean, zakar azeleratu eta ihes egin zuen.  Berehala, auto susmagarriaren atzetik abiatu ziren, eta autoak, abiadura handian zirkulatuz, gorri zeuden hainbat semaforo pasatu zituen, eta behin baino gehiagotan saiatu zen polizia-autoarekin talka egiteko maniobrak egiten. Gainera, bidean zihoazen beste auto batzuekin istripua izateko arriskua sortu zuen.  Azkenean, irteerarik gabeko kale batean sartu zen eta bertatik irten nahian ari zenean Ertzaintzaren autoa jo zuen. Talkaren ondorioz, ertzainetako batek osasun-arreta behar izan zuten lesioak izan zituen, eta baja eman zioten.

Jarraian, autoan zihoazen hiru bidaiariek autotik irten eta korrika alde egin zuten. Handik pixka batera, horietako bat harrapatu eta atxilotu egin zuten, agenteei bortxaz aurre egin zien arren. Bien bitartean, beste bat inguruko zuhaizti batean ezkutatu zen, eta bertan aurkitu zutenean atxilotu egin zuten. Horietako batek, gero egiaztatu ahal izan zutenez, Antiguoko etxetik lapurtutako bitxi batzuk zeramatzan. Pertsona horiei lapurreta hori eta larunbatean bertan Añorgako etxe batean egindako beste lapurreta bat leporatu dizkiete. Bi kasuetan, balkoietako ateak behartu zituzten etxeetan sartzeko.

Igandean, epailaren agindua eskuratu ondoren, atxilotuak ostatu hartuta zeuden lekua miatu zuten. Bertan bitxiak, besteak beste, eraztunak, eskumuturrekoak eta kateak, eta diru-kopuru bat aurkitu zituzten, Añorgako etxebizitzatik lapurtutakoarekin bat datozenak, eta dagoeneko itzuli dizkiete legezko jabeei. Bertan aurkitu zituzten beste ebidentzia batzuk ere aztertzen ari dira. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du ezaugarri bereko beste delitu batzuetan inplikatuta ote dauden jakiteko.

Talde ibiltaria

Bi atxilotuei, 31 eta 46 urtekoei, bi etxetan indarra erabiliz lapurreta egitea, agintaritzaren agentearen aurkako atentatua, lesioak eragitea eta autoan kalteak egitea leporatu dizkiete. Biak atzo, asteartea, goizean, polizia-eginbideak amaitutakoan, jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak biak espetxeratzeko agindua eman zuen.

Gertakari horietan inplikatuta dagoen eta etxebizitzetan lapurreta egiten espezializatutako talde ibiltariko beste bi kideak atxilotu zituztenean ihes egin zuen hirugarren pertsona jada identifikatu dute, eta eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa delitu berberengatik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

10 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace