24_0394 Mundaka, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute
Servicio de prensa
2024-07-10
Ertzainek 47 urteko gizon bat atxilotu dute, Mundakako bizitza bakarreko etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak eskailera bat erabili zuen leiho batera igo eta, kristalak hautsi ondoren, barrura sartzeko.
Atzo, asteartea, goizeko zazpi eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten Mundakako etxebizitza bateko segurtasun-alarma aktibatu zela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu zen, eta bigarren solairuko leiho bat zabalik zegoela eta leihoko kristalak hautsita zeudela ikusi ahal izan zuen. Polizia-dotazioa ohartu zen etxe barruan pertsonaren baten mugimenduak eta zaratak entzuten zirela. Azkenean, emandako aginduen ondorioz, gizon bat irten zen etxetik, eta identifikatu egin zuten.
Zegozkion frogaketak egin ondoren eta etxean sartzeko leihora igotzeko eskailera bat erabili zuela egiaztatu ostean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten gizona.
Atxilotua atzo bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…