Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Mikel Uribe Aurkia, ETAk 2001ean Leaburun hil zuen komisariordea, omendu du

Ertzaintzak omenaldia egin dio gaur Mikel Uribe Aurkia ertzainari, ETAk hil zuenetik 23 urte bete direnean. Lore-eskaintza 12:00etan egin da Beasaingo Ertzain-etxearen kanpoaldean.

Mikel Uribek 44 urte zituen eta Ertzaintzaren Gipuzkoako ikuskaritzako burua zen 2001eko uztailaren 14an ETAk bere jaioterrian, Leaburun, hil zuenean. Komisariordea komando terrorista batek hil zuen tiroz elkarte gastronomiko batera lagun batzuekin afaltzera joateko asmoz autoa aparkatzen ari zenean. Ertzaina ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.

Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, Mikel Treku Ikerketa Kriminaleko Ataleko buruak eta Javier Zabaleta Gipuzkoako lurralde-buruak, Oriako Ertzain-etxeko Burutzarekin eta agenteekin batera parte hartu dute gaur, igandea, 12:00etan, Beasaingo Ertzain-etxearen kanpoaldean, atentatu terroristetan hildako ertzainak gogoratzen dituen eskulturaren ondoan, haren omenez egin den ekitaldian. Bertan lore-eskaintza egin dute eta minutu bateko isilaldia egin dute oroimen-ekitaldia Ertzaintzarekin partekatu duten ahaideak ere aurrean zirela.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

11 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace