Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 30.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Eusko Ikaskuntzari. Laguntza hori Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza bultzatuko duten estrategiak elkarrekin sortzeko da. Ekimena tokiko merkataritza-sarea indartzeko eta soluzio berritzaileen bidez ekintzailetza berriak sustatzeko etengabeko ahaleginaren parte da.
Helburu nagusia da eskualde-estrategia integratuak garatzea eta egikaritzea, egungo merkataritza sendotzeko eta ekintzailetza berriak sustatzeko. Helburu espezifikoen artean daude hainbat eskualdetan errepika daitezkeen proiektu pilotuak diseinatzea eta tokiko merkatarien arteko elkarreragina sustatzea.
Proiektuaren faseak honako hauek dira: hasierako prestakuntza eta diagnostikoa, funtsezko eragileen mapaketa eta partaidetza-foroen sorrera, baterako sorkuntzako eta baterako analisiko tailerrak, estrategiak formulatzea eta baliozkotzea, eta komunikazioa eta zabalkundea.
Ekimen honek 2023an Eusko Ikaskuntzarekin hasitako lankidetzari jarraipena ematen dio, lankidetza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietako tokiko merkataritzaren azterketa egina baitu. Azterketa hori 2023ko urriaren 31ko Gobernu Kontseiluan onartu zen, eta merkataritzak herri horietan egun duen egoera ezagutzea eta hura hobetzeko politika espezifikoak diseinatzea izan zuen helburu.
Dirulaguntza berri horrekin, Eusko Jaurlaritzak herri txikietako merkataritzaren garapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartzen du, herri horiek eskualdean jarduera ekonomiko eta sozialaren ezinbesteko gune izaten jarrai dezaten ziurtatuz.
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…
El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…
El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…
La Guardia Civil de Bizkaia ha intervenido un total de 54 piezas de marfil que…
Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…