Categorías: albisteak-berriak

Euskarazko antzerkia Esloveniara doa

Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ ekoizpena Liublianara (Eslovenia) joango da DoSEL – Drama of Smaller European Languages europar proiektuaren baitan, hizkuntza gutxituetan lan egiten duten antzokien arteko trukea sustatzen duen ekimena. Emanaldia urriaren 2an izango da Cankarjev Dom Cultural Centren, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Europar Batasunak kofinantzatutako DoSELen helburua da Europako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea da, hainbat herrialdetako erakunde eszenikoen arteko lankidetzaren bidez. Proiektuan Eslovenia, Malta, Kroazia, Estonia, Kosovo, Bulgaria, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi antzerki erakundek hartzen dute parte.

Testuinguru honetan, ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ jatorrizko bertsioan aurkeztuko da, euskaraz,— eslovenierara azpititulatuta —, Europako zirkuitu eszenikoan euskararen presentzia indartuz. Ikuskizunak Andoni Sierraren zuzendaritza musikala eta Lucia Astigarragaren eszenaratzea ditu. Testu originala eta interpretazioa Eneko Sagardoyrenak dira. Dietrich Buxtehuderen Membra Jesu Nostri obraren interpretazio musikala Conductus Ensembleren eskutik izango da.

Parte-hartze horrek berretsi egiten du Etxepare Euskal Institutuak euskarazko sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa, eta balioan jartzen du antzerkia hizkuntza gutxituei ikusgaitasuna emateko tresna bezala.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

5 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

5 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

5 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

5 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

5 horas hace