Categorías: albisteak-berriak

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Tximist proiektuaren bitartez gazteak sare sozialak euskaraz kontsumitzera erakarri nahi ditu

Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur “Arabako Ikusentzunezko SLU” entitatearentzat “Tximist” izeneko proiektuaren bitartez euskarazko edukiak sare sozialetetara (youtube, instagram, tiktok) eta plataformetara (Spotify) hurbiltzeko. Helburua 18 eta 25 urte bitarteko gazteen artean euskaraz kontsumitzeko ohiturak sustatzea da, izan ere, eremu digitala eta aisialdia euskalduntzea dira, besteak beste, datozen urteetako erronkak.

Tximist egitasmoaren bidez, ikus-entzunezko berriak sortuko dira audientzia gazteari zuzenduta. Honako hauek dira aurreikusitako lanak:

  • Aktualitatea eta kultur aisialdirako edukiak gazte euskaldunentzat egokitu Instagram eta Tiktok baliatuz.
  • Gazte euskaldunen bila atera eta gazteak aipatu diren sareen kanaletara hurbildu, gertuko harremana eta iritzia emateko espazioa eskainiko zaielarik.
  • Ahotsa eta foroa eskaini gazteei, podcast eta bideopocastetan murgilduz
  • Aipaturiko lanak egiten laguntzeko, harrobia sortu Gasteizen. Ikus-entzunezko edota teknikari ikasketak euskaraz burutu dituzten gazte gasteiztarrentzako hedabide batean lanean aritzeko aukerak landu.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Mangolsen Bidaia: haurren obesitatearen aurkako berrikuntza disruptiboa

Jardunaldiaren protagonista Iratxe Salcedo Pacheco izan zen, Osakidetzako Zerbitzu Zentralen Pediatria Zerbitzuko burua, Bioarabako ama-haurren eremuaren koordinatzailea…

52 minutos hace

Doako sasoiko 30.000 landare eta lore banaketa donostiarren artean

Urriaren 28an eta 29an egingo da Uda-sasoia amaitu dela eta, Donostiako Udalak udal-lorategietako 30.000 lore…

52 minutos hace

Donostiako energia- eta eguzki-komunitateei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdiaren oinarriak

Zuzkidura ekonomikoa 60.000 eurokoa da, eta eskabideak deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan aurkeztu…

52 minutos hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza shigelosi-agerraldi bat ikertzen ari da Bilbon

Orain arte, bost kasu baieztatu dira eta guztiek bilakaera kliniko positiboa izan dute, beste hiru…

52 minutos hace

Osakidetzak aurreratu egin du gripearen aurkako txertoa herritar guztientzat, gaurtik aurrera eta aurretiko hitzordua hartuta Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-zentroetan

Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein pertsonak eska dezake hitzordua webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta Araban egungo…

52 minutos hace

Zaindoo, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako app berriak adineko eta mendekotasuna duten 1.000 senide zaintzen ditu dagoeneko

• Euskadin adineko edo menpeko senideei laguntzen dieten 107.000 zaintzaile daude, egunean 6 orduko bataz…

52 minutos hace