Categorías: albisteak-berriak

Mangolsen Bidaia: haurren obesitatearen aurkako berrikuntza disruptiboa

Jardunaldiaren protagonista Iratxe Salcedo Pacheco izan zen, Osakidetzako Zerbitzu Zentralen Pediatria Zerbitzuko burua, Bioarabako ama-haurren eremuaren koordinatzailea eta haurren osasuna aztertzen duen ikerketa-talde baten liderra. Mangolsen Bidaiari buruz aritu da hitzaldian; proiektu aitzindaria da, zeinak haurren gehiegizko pisua eta obesitatea jorratzeko praktika klinikoa, ikerketa eta berrikuntza teknologikoa uztartzen baititu, betiere jolas- nahiz heziketa-ikuspegitik.

Mangolsen Bidaia Osakidetzako Pediatriako landa-kontsulta batean sortu zen, eta bilakaera izan du ordutik, tresna digital interaktibo bihurtu baita, haurrek nahiz familiek ohitura osasungarriak ikasi ditzaten jolasaren bitartez. Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) NAOS 2025 Estrategia Saria eman dio programari, osasunaren kategorian, haurren osasuna sustatzen eta elikadurari lotutako gaixotasunak prebenitzen laguntzeagatik.

Hala, Salcedok hizpide izan ditu proiektuaren ibilbidea, horren oinarri kliniko nahiz pedagogikoak, eta proiektua ezartzean lortutako emaitzak. Hitzaldia inspiratzailea izan da, azaldu baitu berrikuntzak arreta pediatrikoa eraldatu dezakeela, bai eta familiak beren seme-alabak zaintzeko ahaldundu ere.

Osasun- eta hezkuntza-alorreko profesionalek hartu dute parte jardunaldian, eta horren bitartez berretsi da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak haurren mesedetan zientzia, teknologia nahiz humanismoa barne hartzen dituzten ekimenak sustatzearekin duen konpromisoa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

14 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

2 días hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

3 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace