Antiguoko Kirol Elkarteak futbol jardunaldi bizia izango du gaur, abuztuaren 21ean, talde ezberdinak proban jarriko dituzten lagunarteko bost partidekin.
Ohorezko Maila
Mendiaren taldeak Getxoko Arenasen aurka jokatuko du, iada klasiko batean bihurtu den norgehiagoka bat delarik. Partida Gobela zelaian jokatuko da 11:30etan. Lehiaketa ofizialaren hasiera gertu dagoen honetan, taldeak orain arte erakutsi dituen sentsazio positiboei eutsi nahi die.
Nazionala Jubenila
17:00etan Berion Gazpioren taldeak denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoa jokatuko du S.D. Eibarren aurka. Zuastin ilusioz beteriko stage baten ondoren, jokalariek talde armaginari harrera egingo diote, prestaketa fintzen jarraitzeko asmoarekin.
Euskal Jubenila
Taldea Basaurira joango da 18:00etan Soloarten Indartsu taldearen aurka jokatzeko. Topaketa hau oso proba interesgarria da, Indartsu Gazte Nazional mailan lehiatuko baita, eta horrek aparteko zailtasun eta exijentzia bat gehitzen dio partidari finean.
Euskal Kadetea
Julenen taldeak bere probaldiarekin jarraituko du, eta S.D. Eibar izango du aurkari kasu honetan. Partida 12:00etan jokatuko da Unbeko instalazioetan, eta jokalariek kalitatezko minutuak batzen jarraituko dute era horretan.
Ohorezko Kadetea
Azkenik, Iñigo Iraolak zuzentzen duen Ohorezko Kadetea denboraldiaurre honetan estreinatuko da, C.D. Hernani taldearen aurka. Partida 10:00etan izango da Zubipen, Antiguokoren lehen urteko kadetearentzat ilusioz beteriko denboraldiaren hasiera markatuko delarik.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…