Categorías: albisteak-berriak

Hobetu zure enpresaren konektibitatea, eraldaketa digitala bultzatzeko

Irailaren 3an, asteartean, 2024ko Euskal Enpresen Konektibitatea laguntza berriaren deialdia irekiko da. Euskadiko enpresen konektibitatea hobetzera bideratutako laguntza berria da. Aurreko «Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterra» laguntzaren ordezkoa da honako hau. Teknologia aurreratuak eta abiadura handiko sareak eskuratzea errazten du, eraginkortasun operatiboa hobetzeko eta enpresak gero eta digitalizatuagoak diren merkatuetan lehiatu ahal izateko.

Gainera, enpresa guztiek digitalizazioaren aukerak aprobetxatu ahal izatea bermatzen du, dauden lekuan daudela. Bultzada hori funtsezkoa da euskal enpresen epe luzeko jasangarritasunerako eta hazkunderako.

Modernizatu zure azpiegitura teknologikoa, laguntza honekin

Laguntza hau eskatzen duten enpresek aukera izango dute haien azpiegitura teknologikoak modernizatzeko. Programa honek finantzaketa espezifikoa eskaintzen du konektibitatearekin lotutako proiektuetarako. Hala, sareak eguneratzeko, konexioen abiadura eta kalitatea hobetzeko eta zerbitzu digital aurreratuetarako sarbide egonkorra eta segurua bermatzeko aukera ematen die enpresei.

Programak bi laguntza-lerro nagusi ditu, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu:

1. LERROA – Abiadura handiko sare pribatuak instalatzea

Abiadura handiko komunikazio-sare elektroniko pribatuak (gutxienez 1Gbps-koak) instalatzea izango da lehenengo lerroaren xedea. Barne hartzen du sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatzea eta eguneratzea, enpresaren barruko konektibitate azkarra eta eraginkorra ziurtatzeko.

Konektibitate aurreratua giltzarria da eraldaketa digitalerako

Abiadura handiko sare pribatuek aukera ematen diete enpresei teknologia aurreratuak erabiltzeko, hala nola Gauzen Internet (IoT), Adimen Artifiziala (AA) eta datuen denbora errealeko analisia. Datuen transmisioa azkarra eta segurua izatea bermatzen dute sare horiek, eta hori funtsezkoa da askotariko soluzioak ezartzeko, hala nola prozesuen automatizazioa, baliabideen kudeaketa adimenduna eta enpresa arloko aplikazio kritikoen garapena. Abiadura handiko sarearekin, enpresek beren eragiketak optimiza ditzakete, erantzuteko denbora murriztu dezakete eta datu zehatz eta eguneratuetan oinarritutako erabakiak hartzeko gaitasuna hobetu dezakete.

Teknologia horiek eskura izateak nabarmen hobetzen du enpresaren produktuen eta zerbitzuen zorroa. Soluzio aurreratuak txertatuta, enpresek produktu aurreratuagoak eta pertsonalizatuagoak eskain ditzakete, eta hobeto egokitu daitezke bezeroen beharretara.

Laguntza-lerro hau euskal ETE-ei zuzenduta dago. Gehienez ere, gastu hautagarrien % 80 edo 100.000 euro estaltzen dituzte laguntzek.

2. LERROA – Banda zabal ultralasterreko sareetara sartzea

Estaldura baxuko eremuetan, hala nola landa eremuetan, banda zabal ultralasterreko sareak hedatzea da bigarren lerroaren helburua. Laguntza hau funtsezkoa da arrakala digitala murrizteko, eremu horietako konektibitatea hobetzearen bidez.

Banda zabal ultralasterreko konexioari esker (gutxienez 600 Mbps-koa), enpresek teknologia aurreratuak erabil ditzakete, hala nola hodeiko konputazioa, kalitate altuko bideokonferentziak eta denbora errealeko plataforma kolaboratiboak. Sare horiek eskaintzen dituzten abiadura eta egonkortasuna ezinbestekoak dira datuen bolumen handiak kudeatzeko eta komunikazio arina bermatzeko, etenik gabe. Horrek erraztu egiten du askotariko tresnak ezartzea, adibidez, enpresen kudeaketarako softwarea (ERP), e-commerce soluzioak eta sareko bezeroentzako arreta-zerbitzuak. Hala, enpresaren eraginkortasun operatiboa eta erantzuteko gaitasuna hobetzen dira.

Bigarren lerro hori euskal enpresa guztiei zuzenduta dago. Gastuen % 90 edo 30.000 euro jaso ditzakete gehienez.

Nola eskatu laguntza?

Eskaera-prozesua hasteko, enpresa interesdunek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte; esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea, eta proiektua zentro horretan garatzea. Eskaera-prozedura erraza da. Proiektuaren memoria tekniko bat baino ez duzu prestatu behar, zure enpresako konektibitatea hobetzeko beharra justifikatzen duena.

Eskatu Euskal Enpresen Konektibitaterako laguntza 2024ko abenduaren 13a baino lehen!

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik

26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…

2 horas hace

Barakaldok ia 151 milioi euroko aurrekontuen zirriborro berria aurkeztu du

Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…

5 horas hace

Euskadik berdelaren kostera txarraren eragina arindu du kudeaketa malguari eta lonjetako jarduera handiagoari esker

Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…

5 horas hace

‘Sucia’ filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…

5 horas hace

Susana García Chueca, Topo berria martxan jartzeari buruz: «Hau urte handia da Gipuzkoarentzat»

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…

5 horas hace

Leon XIV. Aita Santuak Lehendakaria hartuko du Vatikanoko Egoitza Santuan

Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…

5 horas hace