Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko partida onartu du, gaur, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan euskal kultura-ondare immateriala balioesten eta zabaltzen lagunduko duten proiektuak garatzeko. Proiektuetan, berez dagokion ondare materiala ere sartuko da.
XXI. mendeak erronka berriak ekarri dizkio kostalde, bailara eta mendietan urteetan zehar jasotako ondare kultural inmaterialari. Alde batetik, gizartearen digitalizazioa ohiturak, erabilerak eta horien pertzepzioa errotik aldatzen ari da. Bestalde, globalizazioak paradigma-aldaketak ekarri ditu bizitzarako eta sozializaziorako, interesgune eta lan-jarduera berriak sortu ditu, eta, gainera, inoiz ezagutu ez diren migrazio-prozesuak eragin ditu. Ondorioz, arbasoengandik jasotako ohiturak, jakintzak eta bizimoduak azkar ahaztu eta gal daitezke. Horregatik deitzen ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru-laguntza hauek euskal kultur ondare immateriala babesteko.
Euskal kultura-ondarea osatzen duen ondasun immateriala gutxienez kategoria hauetan sailkatu ahal da: kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak; hizkuntza barne, kultura-ondare immaterialaren hedatzailea den aldetik, eta toponimia; bertsolaritza; musika; dantza; emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak; usadio sozialak; gastronomia; kirola; jai-ekitaldiak; naturarekin eta unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta usadioak; eskulangintzari eta industriari buruzko teknikak.
Hala, deialdi honen bidez diruz lagunduko diren jarduerak honako hauek izango dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta proiektu bakoitza %100-ean finantzatu ahal izango da beti ere, gehienez 30.000 euroko aurrekontua gainditu gabe.
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hirugarrenez egiten du euskal kultur-ondare immaterialaren balioa nabarmentzeko proiektuak bultzatzeko dirulaguntza deialdi hau. Iazkoan guztira 7 proiektu lagundu ziren diruz, besteak beste: Labrit Multimedia, Labayru Fundazioa, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE), Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB), Ondare Babesa SL eta Segura eta Zaldibiako udalak.
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…