Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, adineko emakume bati poltsa lapurtzen saiatzeagatik Bizkaiko hiriburuko terraza batean. Erasotzaileak makilaz jo zuen emakumea eta ihes egiten saiatu zen, baina hainbat lekukok atxiki egin zuten patruila bat iritsi zen arte.
Gertakaria atzo, larunbata, arratsaldeko laurak eta hamarretan izan zen, Bilboko Errekaldeberri auzoko ostalaritza-lokal batean. Adineko emakume bat terrazan eserita zegoela, gizon bat poltsa hartzen saiatu zen. Emakumea lapurreta saihesten saiatu zen, eta borroka egin zuen gizonarekin. Gizonak lurrera bota zuen, emakumeak zuen makilarekin jo zuen, eta telefono mugikorra kendu zion.
Zenbait lekukok biktimari lagundu zioten eta ustezko lapurra atxikitzea lortu zuten patruila bat iritsi arte.
Hainbat ertzain bertaratu ziren, eta susmagarria, 26 urteko gizon bat, identifikatu eta atxilotu zuten, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Biktima Bilboko ospitale batera eraman behar izan zuten, sorbaldan zauriak baitzituen.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta, amaitutakoan, epailearen esku utzi zuten.
Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…