Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei egindako phishing iruzur berri batez ohartarazi du

Azken berrogeita zortzi orduetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleei mezu elektronikoen bidez iruzur egiten saiatu direla hauteman da.

Emailak jaso dituztenei, antza denez, unibertsitatean ordaintzea falta zaizkien 850 euro ordaintzeko eskatzen zaie. Ordainketa lehenbailehen egiteko eskatzen zaie, aurretik emandako abisuei ez dietela jaramonik egin adieraziz, eta 24 orduko epea ematen zaie ordainketa hori formalizatzeko, epe hori amaitzean haien aurkako legezko egintzak hasiko dituztela esanez.  Azkenik, kontu-zenbaki bat ematen zaie dirua sartzeko, bai eta helbide elektroniko bat ere ordainagiria bidaltzeko.

Itxuraz legezkoa dirudien arren, hainbat kolektibori behin eta berriz eragiten dien beste phishing kanpaina bat baino ez da. Phishingaren teknika da ziberdelitugile batek erabiltzaile bati mezu elektroniko bat bidaltzea, erakunde legitimo baten itxurak eginez, kasu honetan, iruzurrezko arrazoiak aipatuz ordainketa bat egitera behartzeko.  

Ertzaintzatik UPV/EHUko ikasleei eta haien familiei ohartarazten zaie arretaz aztertzeko euren helbide elektronikoetan jasotzen dituzten mezuak, kanpaina masibo honen mehatxuaren aurrean. Mezuen edukia arretaz irakurri behar da, eta mezu elektronikoak nondik bidali diren zaindu behar da.

Gomendio nagusia da era horretako jakinarazpenei ez erantzutea, halakoak zuzenean ezabatzea, eta horietan egon litezkeen estekei jaramonik ez egitea. Iruzurrezko mezu bati jaramon egin bazaio eta ordainketaren bat egin bada, mesedez ez ezabatu transakzioari buruzko dokumenturik, eta lehenbailehen joan gertuen dagoen ertzain-etxera dagokion salaketa jartzera, ahalik eta frogagiri gehien aurkeztuz.  

Orain arte jakin denaren arabera, hainbat salaketa jarri dira autonomia-erkidegoko hainbat herritan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

13 minutos hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

13 minutos hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

12 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

12 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

12 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

18 horas hace