Categorías: albisteak-berriak

“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea

Zortzi kooperatibaz osatutako taldea da Fagor: Onera, Fagor Elektronica, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Galbaian, Copreci, Assembly eta Ederlan. Duela 60 urte sortua Debagoiena eskualdean, Euskal Herriko kooperatiba industrial handiena da Fagor Taldea, ia 11.000 langile dituena. Makina-erreminta, automatizazioa, automozioa eta ostalaritza dira, besteak beste, taldeko kooperatiben jarduera esparrua. Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide.

Nazioartekotzea hizpide hartuta, San Martínek azaldu duenez “Fagor Taldea 18 herrialde desberdinetan dago, mundu osoan gaude gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eman nahian.”

Kooperatiba talde honek Fagor 2023 iraunkortasun estrategia du, bost ildo nagusi dituena: “gure negozioak eraldatzea, gobernantza eredu demokratiko bat garatzea, enpresa kultura aurreratu bat garatzea, gure produktu eta ekoizpen prozesuek ingurugiroan sortzen duten inpaktua murriztea eta gizartearen autoeraketa sustatzea. Iraunkortasun plan honek bidea markatzen digu eta lurralde eta komunitate honetarako hurrengo pausuak bideratzen laguntzen digu.”

Euskarari buruz hitz egiterakoan Javier San Martinek ziurtatu du euskararen presentzia oso handia dela Fagor Taldean betidanik: ‘Orain dela 50 urte Euskara Batzordeak hasi ziren martxan. Eta orain dela 25 urte Euskara Planak izan ditugu urtetik urtera. Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” INDEUSi buruz esan du ‘Aukera ematen digu ikusteko ez gaudela bakarrik munduan, gure erronkak eta besteen erronkak antzerakoak direla, zailtasunak antzerakoak.’ Fagor Taldea INDEUS kidea da 2022.urtetik.

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Galdakaon ustez arma…

3 horas hace

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

12 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

15 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

15 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

15 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

15 horas hace