Categorías: albisteak-berriak

Nazioartekotzean emakumeen rola indartzeko funtsezko trebetasunak, B-WOMENIN Globalen laugarren jardunaldiko protagonistak

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa bere ekuadorrera iritsiko da, urriaren 23an Bilboko Merkataritza Ganberan egingo den laugarren jardunaldiarekin. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu du ekimena, eta  enpresen nazioartekotzearen esparruan emakumeen presentzia eta eragina indartzea du helburu.

Jardunaldiarenhelburu nagusia enpatiaz lideratzeko, argi komunikatzeko eta konfiantzaz negoziatzeko beharrezkoak diren konpetentzietan eta trebetasunetan sakontzea da, munduko edozein lekutan harreman sendo eta iraunkorrak ziurtatzeko.

Horretarako, Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria; Marta Jimeno, Siemens Energyko Inklusio eta Aniztasun programaren bulegoko arduraduna; Naiara Alonso, INDOLINK Consultingeko aholkularia; eta Nuria Gisbert, CIC Energiguneko lan-arloko esperientzia eta zeharkako gaitasunei buruzko zuzendari nagusia izango dira laugarren topaketan.

Hizlariek, kulturalki askotarikoak diren inguruneetan jarduteko funtsezko gaiak landuko dituzte, eta inklusioa eta ulermen ona sustatzeko beharrezkoak diren estrategiak azpimarratuko dituzte. Halaber, emakumeen talentua arlo profesionalean mugatzen jarraitzen duten oztopoak aztertuko dituzte, eta horiek gainditzeko irtenbide posibleak jarriko dituzte mahai gainean.

Laugarren jardunaldirako izen-ematea irekita dago eta honako esteka honetan egin daiteke: https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/4o-saioa-b-womenin-global-trebetasun-globalak-hobetzea/

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Galdakaon ustez arma…

3 horas hace

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

12 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

15 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

15 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

15 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

15 horas hace