24_0572 Ertzaintzak Juan José Pacheco Cano omendu du, ETAk 1988ko urriaren 16an hildako agentea
Servicio de prensa
2024-10-16
Duela 36 urte ETAk hildako Juan José Pacheco Cano ertzaina gogoratzeko beste ekitaldi bat egin du gaur arratsaldean Ertzaintzak Zumarragan. Omenaldian izan dira Ertzaintzako buru Josu Bujanda, Ertzaintzaren Zuzendaria Victoria Landa, Herritarren Babeserako Alorreko buru Alfonso Garaikoetxea, beste agintari, lankide ertzain eta familiaren ordezkari batzuekin batera. Zumarragako ertzain-etxean egindako ekitaldian, lore-eskaintza egin da, eta minutu bateko isilunea egin da.
Memoria ekitaldi hori gaur eguerdian egin da Ertzaintzaren polizia-unitate eta -zentro guztietan, eta minutu bateko isilunea egin da bere oroimenez.
Juan José Pacheco 1988ko urriaren 16an hil zuen ETAk, Legazpin, Brinkolako tunelean jarritako tranpa-bonba batek eztanda eginda, Madril-Irun trenbidean.
Memoriarekiko konpromisoa
ETAk Ertzaintzako 15 agente hil zituen 1985 eta 2001 artean:
Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…
26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…
Barakaldo, 2026ko apirilak 27.- Barakaldoko Alkate eta Bilbao Ría 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta…
El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…
El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…