24_0603 Bi lagun atxilotu dituzte Donostian hilketa saiakeragatik
Prentsa Zerbitzua
2024-11-04
Gaur gauerdian, Ertzaintzako agenteek 29 eta 37 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Biktima ospitalera eraman dute, buruan zauri larriak zituela.
Gertakariak atzo gaueko hamaika eta erdiak inguruan izan ziren, Donostiako autobus geltokiaren kanpoaldean. Antza denez, gertatutakoaren lekukoen arabera, eztabaida batean hiru pertsonak parte hartu ondoren, horietako bik hirugarren bati eraso egin diote eta kalean utzi dute. Behin lurrean, erasotzailerik gazteenak ostikoak eman dizkio buruan, konorterik gabe utzi duen arte.
Lekukoek SOS DEIAK 112 Larrialdi Zerbitzuari deitu diote, eta Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira. Biktimak arnasa hartzeko zailtasunak zituen eta haustura bat izan zezakeen buruan. Hori dela eta, ospitalera eraman dute.
Erasoaren egileei buruzko datuak lortu ondoren, ertzainek ingurua miatu dute eta geltokiaren inguruan aurkitu dituzte. Bertan atxilotu dituzte, giza hilketa saiakera egotzita.
Atxilotuak ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko beharrezko eginbideak amaitu arte.
Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…
Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…
Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…
Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…