Hizkuntza eta gizartea aztertzen dituen bilgunea da Soziolinguistika Klusterra, orain dela 20 urte euskara biziberritzeko sortutako ikergunea. Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria dugu solaskide elkarrizketa honetan. Klusterraren hastapenetik hasi eta abiatu dituzten azken ikerketetaraino iritsi gara solasaldian.
‘Guk ikerketa proiektuak egiten ditugu. Nahi duguna jakin da, alde batetik, zein den euskararen egoera eta beste alde batetik egoera hori nola hobetu dezakegun. Eta gainera guk hor egiten den lan guztiari buruzko informazio hori dena zabaldu egin nahi dugu.’ Soziolinguistika Klusterraren proiekturik ezagunena kale neurketa da, hizkuntzen erabileraren kale neurketa, bost urtetik behin Euskal Herri osoan egiten dena.
Imanol Larrearen hitzetan ‘Guk lortzen dugun daturik garrantzitsuena kale neurketa da eta hor ikusten duguna da eutsi egiten zaiola erabilerari, kaleko erabilerari, baina ez dugula lortzen ematerik gorakada nabarmenik.’ Baina badago datu positiborik ere, adibidez gazteenak direla hizkuntza gehien erabiltzen dutenak. ‘Hori behar bestekoa da, nahikoa da amesten dugun biziberritze horretarako? Argi eta garbi ez, hori ez da nahikoa.’ Gaineratu du Larreak.
Lanaren esparruan euskarari balioa emateaz hitz egiterakoan, Klusterraren zuzendariak azpimarratu du: ‘Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan. Ikasi beharko genuke horri behar duen garrantzia ematen eta gainera enpresaren funtzionamenduan lantzen.’
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…
Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…
Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…
Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…