Categorías: albisteak-berriak

Antonio Ferrer Molina Carcaixenteko CNT-ko kidearen gorpua hobitik atera dute Ezkaba mendiko Botilen Hilerrian

Aranzadi Zientzia Elkarteko talde teknikoak Antonio Ferrer Molinaren gorpuzkiak hobitik atera zituen atzo, azaroaren 10 igande goizean, haren senideek Memoriaren Nafarroako Institutuari eskatuta. Antonio Ferrer Carcaixentekoa (Valentzia) zen, Consuelo Alcoyrekin ezkonduta zegoen eta seme bat zuen. CNTko militantea, matxinada militarragatik epaitu zuten Valentzian 1941eko abuztuaren 31n egindako gerra-kontseiluan, eta 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Tuberkulosiak jota eta Teruelgo espetxetik zetorrela, 1944ko martxoaren 17an San Kristobalgo gotorlekuan sartu zuten, jada espetxe sendategi bihurtuta. Han hil zen urte bereko maiatzaren 22an. Botilen Hilerrian lurperatu zuten, 4. lerroan, 85. lurperatzean.

Antonio Ferrerren senideek, tartean Consuelo Ferrer Alcoy alabak, errepresaliatutako CNTko kidearen gorpuzkiak jaso zituzten Memoriaren Nafarroako Institutuko taldearen eskutik, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara departamentuaren barruan kokatua dagoena.

Botilen Hilerria Ezkaba mendiaren iparraldeko hegalean eraiki zuten, gotorlekuan hildako presoen kopuru handiak lekuaren osasungarritasun-baldintza negargarrien ondorioz sortu zuen arazo larria konpontzeko. Elikadura eskasak, hezetasunak, hotzak, higiene faltak eta izurriteek hilkortasun handia eragin zuten, batez ere gaixotasun infekziosoengatik, nahiz eta zigortutako gehienak gizonezko gazteak izan, baldintza normaletan, kaltetuak izan behar ez zutenak. Hasiera batean, presoak Antsoaingo Zendeako herri txikietako hilerrietan lurperatzen zituzten, harik eta saturazioak agintari militarrak beste irtenbide bat bilatzera behartu zituen arte: gotorlekuaren ondoan hilerri bat eraikitzea. 1942ko maiatzetik aurrera, 131 preso lurperatu zituzten leku horretan, 1945eko uztailaren 3a arte.

2007tik aurrera, ‘Txinparta-San Kritobal Gotorlekuko Elkartea Memoria Kolektiboaren sarea’ eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea (NAFSE 36) eta Aranzadi Zientzia Elkartea miaketa-, deshobiratze- eta senitartekoen lokalizazio-lanetan hasi ziren, eta hainbat urtez iraun zuten. 2007an bost gorpu berreskuratu ziren, 2010ean 37 lurpetik atera ziren, beste bi 2012an eta bat 2013an. Senideek eskatuta atera zituzten 45 preso horiez gain, Francisco Mira Pons 2023ko abuztuan atera zuten hobitik, eta Antonio Ferrer Molina atzo erregistratu zen.

Memoriaren Nafarroako Institutuak elkarlanerako beste dei bat egiten du, bai hobi posibleak aurkitzeko, bai ihes egindakoen eta errepresaliatuen senitartekoak aurkitzeko, horien lagin genetikoek identifikazio berriak ahalbidetu baititzakete. Hobi edo ehorzketen kokapenei buruzko informazioa izan dezaketenek edo haien testigantza partekatu nahi dutenek Memoriaren Nafarroako Institutuarekin harremanetan jar daitezke inm@navarra.es helbidearen bidez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

6 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

6 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

6 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

6 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

9 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

12 horas hace