Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiak milioi bat euro baino gehiago emango ditu desgaitasuna duten pertsonentzako autonomia eta inklusioa sustatzearren

Bizkaiko Foru Aldundiak beste dirulaguntza-deialdi publiko bat jarri du abian, 1.095.680 eurokoa, 2025ean Bizkaian bizi diren eta desgaitasunen bat dutenei arreta emateko eta pertsona horiek gizarteratzeko ekintzak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat.

101 milioi eurotik gorako laguntza horiek Gizarte Ekintza Sailak bideratuko ditu aurten desgaitasunaren esparrura. Diru horren bidez, Aldundiak lurralde inklusibo bat eraikitzeko konpromisoa sendotzen du, desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien autonomia, parte-hartzea eta bizi-kalitatea sustatzearren.

Lehentasunezko jardun-arloak

Dirulaguntza horiek desgaitasuna duten pertsonek edota haien familiek osatutako erakunde eta elkarteetara bideratuta daude, eta funtsezko jarduerak babesten dituzte, hala nola:

  • Elkarte-jarduerako programak: erakundeek beren proiektuak gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren egiturak mantentzea.
  • Aisia eta denbora librea: aisia eta inklusioa sustatuko dituzten jarduerak bultzatzea.
  • Sentsibilizazioa eta zabalkundea: gizarteari desgaitasuna duten pertsonen eguneroko bizitzari buruz informatzeko eta kontzientziatzeko ekimenak, gizartean haiekiko normalizazioa sustatzeko.
  • Esku-hartzea eta laguntza espezializatua: profesionalek gidatutako programak, desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala eta soziala sustatzeko.
  • Kultura-sustapena: giza- eta kultura-sustapenera bideratutako arautu gabeko prestakuntza.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta pertsona horiek gizarteratzeko 2025erako diru-laguntzak epe honetan eskatu ahal izango dira: urtarrilaren 20tik martxoaren 31ra.

Denok elkarrekin bizitza aktibo eta autonomoa izateko konpromisoa

Diru-laguntzen lerro hori bat dator Desgaitasuna duten Pertsonen Partaidetzarako eta Bizi Kalitaterako Planarekin, Foru Aldundiak eta sektoreko elkarteek elkarrekin diseinatutakoa. Planaren helburua da baldintzak sortzea desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta autonomia pertsonal handiena lor dezaten, jendartean modu aktiboan parte har dezaten eta mendekotasun-egoerak saihets ditzaten. Era berean, bizitza independente baterako zubiak bultzatzen ditu, banakako erabakiak errespetatuko dituzten sare pertsonalizatuen laguntzarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bengoetxea lehendakariordea: “Venezian egotea Euskadi munduko kultur mapan kokatzea da”

Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…

2 horas hace

García Chueca: “C5 linea berriari esker, Karrantzak eta Enkarterrik konexio handiagoa eta hobea izango dute Bizkaian, garraio publiko jasangarriaren bidez”

Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…

2 horas hace

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du, hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…

2 horas hace

Eudel eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan

Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…

2 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…

2 horas hace

Ertzaintzak eta Durangoko Udaltzaingoak hitzarmen bat sinatu dute baliabideak eta informazioa denbora errealean partekatzeko eta segurtasuna hobetzeko

Hitzarmenak datu-baseen elkarrekiko lotura, kriminalitateari eta arriskuei buruzko informazio-fluxu etengabea, eta larrialdiak eta ekitaldi masiboak…

2 horas hace